Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Mugak/ 2025 Bienalaren azken jarduera-deialdia zabalik maiatzaren 10era arte

  • Oraingo honetan, bosgarren edizio honetako programan sartu nahi duten kanpo-sustapeneko edo autoprodukzioko jarduerak bilatzen dira. 
  • Off Mugak/ izenpean, deialdi hau irekita dago hitzaldiak, aurkezpenak, bisitak, erakusketak edo beste edozein kultur jarduera ireki eta doan eskaintzen dituen edozein pertsona edo erakunderentzat. 
  • Instalazio arkitektonikoetarako eta jarduera espezifikoen sustapenerako deialdien ondoren, Off Mugak/ programaren bidez hautatutakoek Bienalaren udazkenerako programa osoa itxiko dute. 

2025|03|31

Mugak/ 2025en parte izateko azken deia: Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren ekimenak, hirugarren eta azken jarduera-deialdia ireki du. Oraingo honetan, Off Mugak/ izenpean, bosgarren edizio honetako programazioarekin bat egin nahi duten kanpo-sustapeneko edo autoprodukzioko proiektuak bilatzen dira. Deialdia maiatzaren 10era arte egongo da zabalik estatuko edo nazioarteko edozein pertsona edo erakunderentzat.
2025eko urria eta azaroa bitartean egingo den Mugak/ Bienalaren bosgarren edizio honen leloa ‘Gazteluak airean, edo nola eraiki gaur egungo utopia’ da. Horrela, egun horietan egingo diren eta Bienal honen kontzeptu-esparruarekin zerikusia duten jarduerak bilatzen dira. Hitzaldi-programak, ikerketen eta argitalpenen aurkezpenak, bisitak, erakusketak, ikus-entzunezko piezak, performance-ak, ekintzak edo beste edozein doako kultura-jarduera irekia aurkeztu ahal izango dira. Deialdi honetara aurkezten diren pertsonek edo erakundeek finantzatu, kudeatu eta ekoitzi beharko dituzte ekimenak.
Mugak/ 2025 Bienalak hiru euskal lurraldeetara zabalduko du bere programazioa. Ildo horretan, positiboki baloratuko da deialdi honetara aurkeztutako jarduera egiteko gune bat baieztatuta izatea. Hala ere, Bienalaren antolakuntzak, aukeratutako proposamenen edukiaren eta formatuaren arabera, hiru hiriburuetan erabilgarri dauden kokapenetako bat erabiltzeko aukera eskaini ahal izango du. Horien artean daude Onsite Mugak/ deialdiaren bidez hautatutako hiru arkitektura iragankorrak, Euskadiko Arkitektura Institutua edo Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bilboko eta Gasteizko egoitzak.
Orain, Onsite Mugak/ eta kultur jarduerei bultzada ekonomikoa emateko Open Mugak/ deialdien ondoren, hirugarren eta azken Off Mugak/ honek Bienalaren udazkenerako programa osoa itxiko du. Oinarri, hautaketa-irizpide eta informazio gehigarri guztia Mugak/ Bienalaren webgunean kontsulta daiteke. Oinarri, hautaketa-irizpide eta informazio gehigarri guztiak Off Mugak/deialdiaren atalean kontsulta daitezke.



Egitaraua prestatzen ari gara