Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Mugak/ek Milanen ezagutaraziko ditu 6. edizioaren gakoak: etika, estetika eta ekonomiaren arteko eztabaida

2026|04|21

Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak 2027rako bidea hasiko du nazioarteko hitzordu garrantzitsu batekin. Apirilaren 22an, asteazkena, 17:30ean, Milanen, María Arana komisarioak seigarren edizioa gidatuko duen esparru kontzeptuala aurkeztuko du ofizialki.

Gaur egungo testuinguruan belizismoak, materialen eskasiak, eraikuntzako profesionalen faltak, lan-prekarioitateak, ingurumen-krisiak, etxebizitza-eskasiak, adimen artifizialari lotutako azelerazionismoak eta kontsumo-gizartearen ohiturek markatua,  arkitektura eztabaida publikoaren erdigunera itzultzea proposatzen du Mugak/ek. Edizio berri honek galdera hau egingo du: zergatik, gizarteak gastronomiaz, teknologiaz edo modaz erraztasun osoz hitz egiten duen bitartean, bizi garen espazioen kalitatea komunikabideen "prime time"-tik kanpo geratu dela dirudi?

José María Valverde filosofo eta Estetika katedradunaren premisan oinarrituta "estetika gabe ez dago etikarik" baieztatzen zuen, Bienalak lan onaren, edertasunerako eskubidearen eta irisgarritasun ekonomikoaren arteko harreman konplexua aztertuko du. Helburua da arkitektura kalitatezkoa “denontzat” nola demokratizatu aztertzea, etxebizitzaren historian mugarri izan diren eraginkortasun  eta diseinu-erreferenteak berreskuratuz.

Sektorearen oinarriak astinduko dituen edizio honetako titulu eta lelo ofiziala Italiako topaketa honetan azalduko da lehen aldiz, euskal testuinguruaren eta nazioarteko arkitektura-panoramaren arteko zubi gisa. Ondoren, jarduera Donostiara gerturatuko da ekainaren 3an. EAI-IAEk saio espezifiko bat hartuko du gaiari buruzko xehetasunak emateko eta 2027ko udazkenean ospatuko den seigarren edizio honetarako programatutako Onsite/ eta Open/ deialdiak aurkezteko.

Zatoz Milaneko aurkezpenera: Ekitaldi honetan parte hartzeko eta Mugak/-en norabide berria inork baino lehen ezagutzeko, eman izena esteka honen bidez



Egitaraua prestatzen ari gara