Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan



Prentsa

Mugak/ 2027ko komunikazio-zerbitzuak kontratatzeko eskaintzak aurkezteko epea zabalik

Bienalak bere seigarren edizioko prentsa, komunikazio digital eta ikus-entzunezko ekoizpenerako zerbitzuak garatzeko hornitzaileak bilatzen ditu. Eskaintzak 2026ko azaroaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira.

Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak enpresak eta profesionalak hautatzeko prozesua abiatu du, 2027ko udazkenean Donostian, Bilbon eta Gasteizen egingo den seigarren edizioko komunikazio-zerbitzuak garatzeko.

Kontratazioa hiru lotetan banatuta dago. Interesa duten enpresa eta profesionalek lote baterako edo gehiagotarako eskaintzak aurkeztu ahal izango dituzte:

  • 1. lotea. Prentsa eta hedabideekiko harremanen kudeaketa: hedabide orokor eta espezializatuekiko harremanak, estatuan zein nazioartean. Aurreikusitako aurrekontua: 35.000 € + BEZa.
  • 2. lotea. Komunikazio digitala: sare sozialen, webgunearen, buletinen eta eduki digitalen kudeaketa. Aurreikusitako aurrekontua: 25.000 € + BEZa.
  • 3. lotea. Argazki- eta ikus-entzunezko ekoizpena: Bienaleko erakusketen, arkitektura-instalazioen eta jarduera nagusien argazki- eta ikus-entzunezko dokumentazioa. Aurreikusitako aurrekontua: 15.000 € + BEZa.

Lanak 2026ko abendutik 2028ko otsailera bitartean egingo dira, eta jarduera handiena Bienala ospatuko den 2027ko udazkenean izango da.

Interesa duten enpresek eta profesionalek kontratazioaren oinarriak kontsultatu ahal izango dituzte. Bertan zehazten dira eskatutako zerbitzuak, aurrekontuak eta balorazio-irizpideak.

Eskaintzak aurkezteko epea 2026ko azaroaren 30ean amaituko da. Proposamenak info@bienalmugak.eus helbidera bidali beharko dira. Kontsultak eta argibide-eskaerak ere helbide horretara bidali ahal izango dira.


Irudiak

prensa@bienalmugak.eus

Akreditazioa



Egitaraua prestatzen ari gara