Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Bideoa: TAC!-ren Donostiako pabiloirako deialdiaren aurkezpena

Argazkia: Mikel Blasco

  • Saguesek TAC! Jaialdiaren pabiloia hartuko du Mugak/ Bienalaren esparruan. Proiektuen deialdia zabalik dago maiatzaren 12ra arte.
  • Donostia, Valentziarekin batera, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak (MITMA) eta Arquia Fundazioak bultzatutako jaialdiaren egoitza izango da 2023an.

Jadanik aurkeztu da TAC! Hiri-Arkitekturako Jaialdiak Donostian Mugak/ Bienalaren esparruan egingo duen aldi baterako pabiloia diseinatzeko proiektuen deialdi irekia. Hiria, Valentziarekin batera, jaialdi honen egoitzetako bat izango da, eta pabiloi hori Saguesen hartuko du, hiriaren eta naturaren artean, itsasoa, mendia eta hiria elkartzen diren lekuan.

Pabiloiak Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren laugarren ediziorako definitutako gaia aztertzea proposatzen du, berreraiki, berpiztu, berrasmatu, eta klima-aldaketari buruzkoa izango da. Arkitekturako 45 urte arteko profesionalek beren proiektuak aurkez ditzakete, eta irabazlea deialdi irekiaren bidez aukeratuko da. Deialdi horrek urriaren 12an itxiko du epea.

Xehetasunak Euskadiko Arkitektura Institutuan aurkeztu dizkigute Pablo García Astrainek, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturarako zuzendariak; Iñaqui Carnicerok, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioko (MITMA) Hiri Agenda eta Etxebizitzako idazkari nagusiak; Nuria Matarredonak, Hiri Agenda eta Arkitekturako zuzendari nagusiak (MITMA); Javier Peñak, TAC! Jaialdiko zuzendari artistikoak; María Aranak, Mugak/ -en laugarren edizioaren komisarioa; eta HABIC klusterreko Xabier Pérez de Arenazak.

Jardunaldia hemen ikusi dezakezu berriz:

 

 



Egitaraua prestatzen ari gara