Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Mugak/ Bienalak bere programazioan parte hartzera gonbidatu ditu nazioko eta nazioarteko eragileak

  • Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak bere mugak zabaltzen ditu, eta Euskaditik kanpoko erakundeei eta pertsona fisikoei haien jarduerak barne hartzeko aukera eskaintzen die Off Mugak/ deialdi berriaren bidez.
  • Off Mugak/ egitarau ofizialaren ildo berri bat da, bokazio irekia duenak, eta laugarren edizio honetako leloaren inguruko hausnarketari eragile gehiago batzeko helburua du: ‘berreraiki, berpiztu, berrasmatu’.
  • Uztailaren 10ra arte jardueren eta proiektuen proposamenak aurkezteko aukera egongo da, urrian eta azaroan Mugak/ Bienalaren ekitaldi paraleloen programan sar daitezen.

Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak deialdi berria ireki du nazioko eta nazioarteko erakunde eta pertsona fisikoei haien jarduerak laugarren edizioko egitaraura gehitzeko gonbita egiteko. Off Mugak/ ekitaldi paraleloen lerro berriaren barruan izango da, eta Euskaditik kanpoko erakundeetara zabalduko da lehen aldiz.

Mugak/ laugarren ediziorantz aurrera doa, urrian eta azaroan ospatuko dena, Arku Atlantikoko arkitektura-hitzordu nagusietako bat bezala finkatuz. Aurten Off Mugak/ aurkeztuko du, bokazio irekiarekin, aurtengo leloaren inguruko hausnarketari ahots berriak gehitzeko helburuarekin: ‘berreraiki, berpiztu, berrasmatu’. Deialdi berria uztailaren 10era arte egongo da zabalik, eta marko teoriko horrekin bat datozen proiektuak, ikerketak, tailerrak eta erakusketak bilatzen ditu. Oraingoan, bere mugak zabaldu eta nazioko edo nazioarteko profesional, elkarte, entitate edo erakundeak gonbidatzen ditu parte hartzera.

Haien programazioa Off Mugak/ Bienaleko egitarauan sartzeko interesa duten pertsona fisikoek edo erakundeek dagoeneko aurkeztu dezakete haien proposamenak. Proiektuak, ikerketak, hitzaldiak, tailerrak, bisitak, argitalpenak, erakusketak edo publikoari zabalik eta doako edozein ekintza izan daiteke, Euskadin Bienalaren datan gauzatuko direnak —urrian eta azaroan—, eta deialdi honetara aurkezten diren erakundeek beraiek finantzatu, kudeatu eta ekoiztu beharko dituzte. Oinarri osoak hemen kontsulta daitezke, eta proposamenak formulario honen bitartez bidali.

2023 honetan, Bienalak espazio irekia izateko ahaleginean sakonduko du, hainbat eragileren arteko lankidetzaren emaitza baita, eta herritarrekiko topagune bihurtuko da, arkitekturaren garrantzia balioesteko, bertan bizi den ingurunearen kalitatea egituratzen duen elementu gisa. Aurtengo goiburuarekin, Mugak/ herritarrei eta hiri-bizitzan parte hartzen duten eragile guztiei irekitako kultura-azpiegitura gisa planteatzen da, mundu osoan gertatzen ari diren eztabaidekin bat egiten duten elkarrizketak sortzeko. Horrela, Off Mugak/ Bienalak aukeratutako proposamen berriek ‘berreraiki, berpiztu, berrasmatu’ leloarekin zerikusia izan dezaten zainduko du, baita Bienalak planteatzen duen hausnarketa bateratuari bere ahotsak batzea ere.

Oinarriak ikusi hemen.



Egitaraua prestatzen ari gara