Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Off Mugak/ deialdiaren oinarriak

Gustatuko litzaizueke zuen jarduerak eta programazioak Mugak/ Bienalaren egitarauaren parte izatea?

Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak laugarren edizioa du 2023an, eta Arku Atlantikoko arkitektura-hitzordu nagusietako bat da. Aurten espazio irekia izateko ahaleginean sakonduko du, hainbat eragileren arteko lankidetzaren emaitza baita. Horrela, herritarrekiko topagune bihurtu nahi du, arkitekturaren garrantzia nabarmentzeko, bertan bizi den ingurunearen kalitatea egituratzen duen elementu gisa.

Aurtengo edizioan, Mugak/ek ‘berreraiki, berpiztu, berrasmatu’ leloa du ardatz. Horrela, Bienala herritarrei eta hiri-bizitzan parte hartzen duten eragile guztiei irekitako kultura-azpiegitura gisa planteatzen da, mundu osoan gertatzen ari diren eztabaidekin bat egiten duten elkarrizketak eta hausnarketak sortzeko.

Off Mugak/ Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren laugarren ediziora ekarpenak egin nahi dituzten aktoreen parte-hartzea bideratzen duen programa da.

Off Mugak/ deialdiaren bitartez, 2023ko urrian eta azaroan Euskadin programatuko diren jarduerak eta proiektuak Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren laugarren edizioko egitarauaren parte izateko aukera izango dute.

 

OINARRIAK

Nor:

Ekimen, proiektu edo programa bat garatzen ari den eta Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren laugarren edizioaren esparruan (aurrerantzean, Bienala edo Mugak/) gauzatu edo erakutsi nahi duen nazioko eta nazioarteko edozein erakunde eta/edo pertsona fisiko.

Zer:

Proiektuen, ikerketen, hitzaldien, tailerren, bisiten, argitalpenen, erakusketen edo publikoari irekita eta doan dagoen edozein jardueraren aurkezpenak.

Ekimen horiek deialdi honetara aurkezten diren erakundeek finantzatu, kudeatu eta ekoiztu beharko dituzte.

Gainera, behar bezala justifikatuko dute Mugak/ programaren laugarren ediziorako planteatutako gaiarekin duen lotura: ‘berreraiki, berpiztu, berrasmatu '.

Noiz:

Ekimenak 2023ko urrian eta azaroan antolatu beharko dira, Bienalarekin koordinatuta, data hauetan*, aukeratutako hiriaren arabera:

  • Urriaren 11tik 29ra: Donostia
  • Urriaren 30etik azaroak 5era: Vitoria-Gasteiz
  • Azaroaren 6tik 18ra: Bilbo
  • Azaroaren 6tik 23ra: Donostia

* Proposatutako data aldez aurretik erreserbatuta badago, Bienalaren taldeak jarduera birprogramatzeko data alternatiboak bilatuko ditu.

Non:

Aurkezten diren proiektuak edo jarduerak, ahal izanez gero, Euskadiko hiribururen batean egingo dira (Bilbon, Donostian eta Gasteizen).

Espazioa berretsita edukitzea baloratuko da.

Bienalak bere programazioa garatuko duen pabiloi edo egoitzetako bat proposatu ahal izango du ospakizunetarako.

Baldintzak:

Proiektuak, programak eta jarduerak modu autonomoan kudeatu eta ekoitzi behar dituzte bultzatzaileek. Jardueraren erantzukizun osoa eskatzailearen kontu izango da, bai eta egin dezakeen eskakizun tekniko, aurrekontu-betekizun edo baimenetako edozein ere.

Hautatzeko irizpideak:

Hausnarketa-esparruarekiko harremana, proposamenaren kalitatea, sustatzailearen esperientzia, garapen-maila, erakunde laguntzaileak, komunikazio-gaitasuna, non eta noiz egingo den.

Epeak:

Zure proposamena aurkezteko azken eguna uztailaren 10a izango da (egun hori barne).

 

BIDALI ZURE PROPOSAMENA: zure proposamena formulario honen bitartez bidali dezakezu.

Edozein zalantza edo eskakizun izanez gero, info@bienalmugak.eus helbidearen bidez jarri zaitezke harremanetan.



Egitaraua prestatzen ari gara