Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Tatiana Bilbao

Arkitektura kultura eta diziplina anitzetatik ulertu nahi du Tatiana Bilbao Estudioaren lanak, kapitalismo globalean erreakzionatzen duten espazio humanizatuak sortzeko, garapen kulturalerako eta ekonomikorako nitxoak irekitzeko asmoz.

Cuiacaneko Lorategi Botanikoa, Master Plana eta Erromesaren Ibilbideko Eskerronaren Kapera (Jalisco) , 160 mila peso besterik behar ez duen Etxebizitza Sostengagarriko  prototipo bat  eta Monterrey eraikitzen ari den UDEMen eraikin berria dira haren proiektuetako batzuk.

2010ean, Emerging Voice izendatu zuten Tatiana Architecture Leage of New York-en, 2012an, Kunstpreis Berlin lortu zuen, eta Global Award for Sustainable Architecture Prize delakoa LOCUS fundazioak eman zion, 2014. urtean, bai eta Architziera+Award-en  2017ko Honorees Impact Award saria ere, eta, azkena, 2019ko  Marcus Prize Award. Parisko Georges Pompidou Zentroko Arkitektura Bildumaren, Carnegie Museum of Art-en, Chicagoko Art Institute-ren eta Orléansen Frac Centre-ren  gordailuetan daude bere proiektuak. Irakasle bisitari gisa gonbidatu dute hainbat unibertsitatetan, hala nola, Rice Unibertsitatean, Columbia GSAPP Unibertsitatean, Yale Unibertsitatean eta Harvard GSD Unibertsitatean. Besteak beste, The New York Times, A+U eta Domus hedabideek argitaratu dute bere lana.



Egitaraua prestatzen ari gara