Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Conferencias

Teilapetik etxebizitzara

Nola bizi gaur egun jendez lepotik goraino beterik dauden hirietan, gizakiok behar dugun komunitate-sentipen hori galdu gabe? Non dago publikoaren eta pribatuaren arteko muga? Nola ezarri, arkitekturaren bidez, gizarte gisa hazten lagunduko diguten lotura sozialak ez galtzeko pizgarriak?

Latinoamerikako arkitektura-eskola gero eta ahaltsuagoko izenik ospetsuenetako bat dugu  Tatiana Bilbao mexikarra. Haren lanetan, “arkitekturak, kultura eta diziplina askoren bidegurutze bihurturik, espazio humanizatuak sortzeko balio du, bai eta kapitalismo globalari aurre egiteko ere, kultura- eta ekonomia-garapenerako arrakalak irekitzen dituenez gero”. Ideia horretan ardazturik, Bilbao-k hainbat espazio sortu ditu, hala nola Culiacaneko Lorategi Botanikoa eta Monterreyko Unibertsitatearen (UDEM) eraikin berria.

2010ean, ordurako nabarmentzen hasiak ziren arkitektoen artekotzat aukeratu zuen Bilbao New Yorkeko Architecture League elkarteak; 2012an, Kunstpreis saria eman zioten Berlinen; 2014an, LOCUS fundazioak Global Award for Sustainable Architecture Prize saria eman zion, eta aurten bertan, 2019an, Marcus Prize Award saria jaso du. 47 urte besterik ez ditu, eta dagoeneko hamaika unibertsitatetan eman ditu eskolak: Rice-n, Columbia-n, Yale-n eta Harvard-en, besteak beste.

Antolatzailea: HABIC

Lekua erreserbatzeko sakatu hemen.



Egitaraua prestatzen ari gara