Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Gilermo Zuaznabar

Gilermo Zuaznabar Arte Ederren Bilboko Museoa / Museo de Bellas Artes de Bilbao-ko kontserbatzaile burua da, eta bertan diseinuaren eta arkitekturaren arloaren garapena bultzatzen du. 2005 eta 2023 artean, Reuseko Arkitektura Eskolan (EAR, Rovira i Virgili Unibertsitatea) irakasle agregatua izan zen. Komisario gisa, erakusketak antolatu ditu Bartzelona, Madril, Iruñea, Donostia eta Bilboko zenbait erakundetan, besteak beste: Orain diseinua! Euskadi eta industria (2019/20), Diseño de sistemas. La escuela de Ulm y la compañía Braun (Mugak Bienala/ 2019/20, Neus Moyanorekin), eta August Sander: gente del siglo XX (2019, Valentín Romarekin). Bilboko Arte Ederren Museoan honako erakusketak komisariatu ditu: Mundo berri bat ikusteke. Un mundo nuevo por ver. Donación Ordoñez-Falcón dohaintza (2024/25), Metroarentzako diseinuak. Diseños para un metro (2021/22) eta Otl Aicher. Arkitektura eta paisaia. Braun, Rotis, Metro Bilbao (2020/22). Zenbait monografien autorea da, Donald Judd. Open Enclosed (2017), Piedra en el paisaje (2005) eta Jorge Oteiza: animal fronterizo (2001), besteren artean; eta nazioarteko argitalpenetan parte hartu du, hala nola, Otl Aicher. Design. Type. Thinking (2022) eta The Guggenheim: Frank Lloyd Wright and the Making of the Modern Museum (2009). Dieter Rams Foundation-en ordezkaria da Espainian.

 



Egitaraua prestatzen ari gara