Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Laura Martínez de Guereñu

Laura Martínez de Guereñu arkitektoa eta irakasle titularra da IE University-ko School of Architecture and Design eskolan, non Historia, Teoria eta Kritikako arlo akademikoa zuzentzen duen. 2021 eta 2023 bitartean, Humboldt ikertzaile izan zen Municheko Unibertsitate Teknikoan (TUM). Bere ikerketa-lana historian zehar behar bezala ikustatu ez diren arkitektoen eta artisten ahotsak eta ekarpenak berreskuratzean oinarritzen da, eta haien ondarea nola eraikitzen den aztertzen du, artxiboak bateraturik ez daudenean. Grey Room, Architectural Histories, Archivo Español de Arte eta Docomomo Journal bezalako aldizkari zientifikoetan argitaratu du, eta Who Designs Architecture? (RA. Revista de Arquitectura) zenbaki monografikoa editatu du ere bai. Argitalpen internazionaletan parte hartu du, besteak berte: Bauhaus In and Out: Perspectives from Spain (2019), Marcel Breuer: Building Global Institutions (2017) eta Josef Albers: Minimal Means, Maximum Effect (2014). Bere ibilbidea ikerketa-beka lehiakorren bidez babestu da, Beca Lilly Reich para la Igualdad en Arquitectura (2018) eta Beca Leonardo de Investigación Científica y Creación Cultural (2015), beste zenbaiten artean. Bere liburua Lilly Reich in Barcelona: The Materialization of a Neglected Authorship (Fundació Mies van der Rohe, 2025), ikerketa hamarkada bateko emaitza da, eta berrogeita hamar artxibo baino gehiagoren ebidentziak biltzen ditu.

 



Egitaraua prestatzen ari gara