Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Andoni Pombo

EHUn Arkitekturan lizentziatua, Andoni Pombo Bitartean& arkitektura eta diseinu estudioaren arduraduna da 2015etik, Ana Ortiz Arrieta bazkidearekin batera. Bitartean&-en obra berriko proiektuak, birgaitzea, handitzeak, interiorismoa, obra- zuzendaritza edo arkitektura korporatiboko proiektuak egiten dituzte. Adibidez, fatxaden energia-birgaitzeak egin dituzte, hezetasun-arazoak konpontzeko eta bero-galera murrizteko.

Andonik bi hilean behin parte hartzen du Euskadi Irratiko Amarauna irratsaioan bere arkitektura atalarekin eta, 2016tik, Open Urbanity (OUT) irabazi-asmorik gabeko elkarteko kide da, Open House Bilbao nazioarteko jaialdiaren antolatzaileetako bat den aldetik. Azken honek bere laugarren edizioa ospatu zuen 2020an. Gainera, Ana Ortizekin batera, arkitekturaren arloko prestakuntza-ikastaroak eman ditu Bartzelonan eta Donostian, baita argazkigintza gastronomikoari buruzkoak ere, Gaztea Tech-en parte hartu dute (2014), fabrikazio digitaleko tresna berrien erabilerari buruz gazteentzako tailerrak emanez, eta hizlariak izan dira UPV/EHUko Kultura ikastaroan, “Cultura con 'M' de matemáticas: una visión matemática del arte y la cultura”, 2018an.



Egitaraua prestatzen ari gara