Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Maider López

Maider López artistak espazio publikoan eta arkitekturan esku hartuz garatzen du bere lana. Bere esku-hartzeek gauzen eta lekuen estatismoa hausten dute, negoziazioaren lurraldea irekiz eta ikusteko eta harremanak izateko modu berriak bilatzera gonbidatuz.

Bere lana nazioan eta nazioartean ikusgai egon da, adibidez, Veneziako, Istanbulgo, Sharjah eta Prospecteko biurtekoetan. Espazio publikoan proiektuak egin ditu, hala nola Ataskoa, Polder Cup edo Playa, eta honako erakusketa hauetan parte hartu du: Arnasa, Arte Ederren Museoa, Bilbo (2022); Hummings, KØS Arte Museoa espazio publikoetan, Danimarka (2021); Art is happening, Statens Konstrad, Suedia (2019); Prospect 4. Contemporary Art Triennial. New Orleans (2017); 1645 Tizas. Madrilgo hiltegia (2016); Desplazamendua. Koldo Mitxelena eta MARCO (2015); Play Time. Les Ateliers de Rennes, 4a biennale d 'art contemporain. Rennes. Frantzia. (2014); Mom, I am Barbarian? 13 Istanbulgo Biurtekoa (2013); Mountain. Lower Austria Contemporany (2013); Polder Cup, Skor and Witte de With, Holanda (2010); Eclats, Pompidou-Metz Zentroa (2010), Sharjah Biennial 9, Arabiar Emirerriak (2009); Line of sight, Zendai Museum of Modern Art, Shanghai (2008); SCAPE Christchurch Biennial of Art in Public Space, Zeelanda Berria (2008); AdosAdos, Guggenheim Bilbao (2007); Columnes, Caixa Forum, Bartzelona (2006) eta Veneziako 51. Bienal (2005).



Egitaraua prestatzen ari gara