Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Iker Munduate

Iker Munduate Thusberg (Donostia, 2000) musikari polifazetikoa eta diseinatzailea da, EHUko Sorkuntza eta Diseinuan graduduna. Bere lanak soinu ambientalaren, elektroakustikoaren eta esperimentalaren lurraldeak esploratzen ditu. 2024ko urrian Argi Zantzuak diskoa argitaratu zuen, Londresko Hegoa Diskak zigiluan —zigilu hau euskal abangoardiako musika argitaratzera, ikertzera eta sustatzera bideratua dago.
Soinua, artea eta diseinua uztartzeko duen interesa bere musikan eta bere lanetan islatzen ditu. Artista ezberdinekin aritu da elkarlanean, eta proiektu horiek hainbat espazio eta jaialditan aurkeztu izan dira, hala nola Donostiako Tabakalera Kultura Zentroan, Bilboko MEM Nazioarteko Arte Jaialdian, Hendaiako Nokodek bideosormen eta soinu esperimentazio topaketan, eta Bilboko Urbanbat Arkitektura eta Hirigintza Jaialdian. Era berean, Bartzelona, Madril, Baiona, Santander eta Palma Mallorca hirietan ere aurkeztu ditu bere lanak.



Egitaraua prestatzen ari gara