Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

José Juan Barba

José Juan Barba (1964). Arkitekturako kritikaria eta METALOCUS aldizkariko zuzendaria (1999tik).

Arkitektoa, ETSA Madrilen (1991). Arkitekturan doktorea Madrilgo ETSAn. «Cum lauden», «Asmakizunak: New York vs. Rem Koolhaas, Bernard Tschumi, Piranesi» tesiagatik (2004). Aipamen berezia ikasketak amaitzeko sari nazionaletan (1991). 1992an bere estudioa sortu zuen Madrilen (www.josejuanbarba.com).

Gaur egun, arkitektura-kritikaria eta METALOCUS aldizkariaren zuzendaria da (1999tik). Hainbat GKEtako aholkularia izan da 1997ra arte.

Halaber, Alcalako Unibertsitateko Hirigintza, Proiektuak, Arkitekturaren Teoria eta Kritikako irakasle titularra da, gradu eta masterrean. Estatuko eta nazioarteko hainbat unibertsitatetan irakasle gonbidatua da (Erroma TRE, Milango Politeknikoa, UPMF Grenoble, ETSA Madril, ETSA Bartzelona, U. Thesaly Volos, UNAM Mexiko, F.A. Montevideo, U. Iberoamericana México, IE School, U.Alicante, U.Europea Madril, UCJC, Washington, Medellín, ESARQ-U.I.C. Bartzelona,...).

Maitre de Conferencies, IUG-UPMF Grenoble, 2013-14. Alcaláko Unibertsitateko irakasle titularra da 2003tik. Bere lana nazioartean argitaratu da. Epaimahai akademikoetako ohiko kidea da, besteen artean: Quaderns aldizkariko argitaletxerako lehiaketan (2011), Mies Van Der Rohe Sarietan (2010-2024) edota EUROPAN13ko Espainiako Sarietan (2015-16). 2016ko Biennale di Venezia jaialdian parte hartzeko gonbidatu zuten, «Spaces of Exception / Spazi d'Eccezione» erakusketan



Egitaraua prestatzen ari gara