Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

María Ruiz de Gopegui Aramburu

María Ruiz de Gopegui Aramburu (Bilbo, 1987), Arkitekto Hirigile doktorea, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolan lizentziatu zen (2011), eta Hirigintza eta Garapen Urbanoko masterra egin zuen Erasmus University Rotterdamen (2018). 2024an defendatu zuen bere doktorego-tesia, “Urban public space and climate adaptation justice: Challenges and opportunities for project planning, design and evaluation”, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (ICTA-UAB) eta Basque Centre for Climate Change-en (BC3) egindakoa. Bere ikerketak plangintza-prozesuen, erresilientziaren eta justiziaren arteko harremanak aztertzen ditu. Hiri- eta paisaia-diseinuko lan teknikoa eta klima-egokitzapenaren inguruko ikerketa aplikatua uztartzen dituen ibilbidea garatu du. Gaur egun, arkitekto gisa dihardu Bilboko Udalean, eta bere jarduera profesionala hirigintza jasangarriaren arloko ikerketa- eta aholkularitza-proiektuekin uztartzen du.

 



Egitaraua prestatzen ari gara