Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Íñigo Rodriguez Vidal y Jorge Otaegi

Jorge Otaegi
Jorge Otaegi (Donostia, 1995) arkitektoa da (2021), eta zurezko egituren eraikuntzan, kalkuluan eta diseinuan masterra du (2021), UPV/EHUko Arkitekturako GETaren eskutik. Gaur egun doktorego ikasketak egiten ari da eskola berean, UPV/EHUk finantzatutako doktoreaurreko kontratu batekin. Bere ikerketa energia-kontsumo txikiko eraikinetako barne-giroaren kalitatean konzentratzen da, batez ere konfort termikoa eta airearen kalitatea, argiztapen naturalaren inguruko lan batzuekin. 10 artikulu baino gehiago argitaratu ditu JCRn indexatutako aldizkarietan, eta beste horrenbeste ahozko komunikazio nazioarteko kongresuetan. Arkitekto gisa, Diogo Aguiar Studio (2021-22) eta Guillermo Otaegi arkitektoarekin (2022-25) egin du lan Porton (Portugal) eta Donostian. Eulia Arkitektura estudioarekin ere unean-unean kolaboratu izan du (2023).


Iñigo Rodríguez Vidal
Iñigo Rodríguez Vidal (Donostia, 1970) arkitektoa da (1997) eta doktorea (2015) UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan aurkeztutako tesiarekin, "Passivhaus eraikuntza-estandarraren ebaluazioa Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegokoan" izenburuduna. Irakasle elkartua (2002-2008) eta irakasle interinoa (2008-2024) izan da eskola berean. Gaur egun irakasle laguntzaile doktorea da (2024), irakasle titular gisa akreditatua. Esperientzia zabala du iraunkortasunarekin, instalazioekin eta girotze sistemekin, eraikuntzarekin eta abarrekin lotutako irakasgaiak ematen. Arkitekturako Unibertsitate Masterreko irakaslea ere bada, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Energia Efizientzia eta Jasangarritasun Masterreko, Gastronomia Espazioen Masterreko eta Etxebizitza Masterreko irakaslea ere izan ohi da. Ikertzaile gisa, 20 argitalpen zientifiko baino gehiago idatzi ditu, batez ere aldizkari zientifikoetarako idatzitako artikulu eta nazioarteko kongresuetan aurkeztutako komunikazioak. Gradu-amaierako eta master-amaierako 50 lan baino gehiagoko tutorea izan da, eta gaur egun bi doktorego-tesi zuzentzen ditu. Erakusketen arloak, EHAEOk antolatutako Voralrbergeko (Austria) arkitekturari buruzko "Provocación-Constructiva/Probokazio Konstruktiboa" erakusketaren komisarioa izan zen 2007an.



Egitaraua prestatzen ari gara