Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Raphaël Ménard

Raphaël Ménard (Paris, 1974) arkitektoa eta ingeniari zibila da. Bere ibilbidea arkitektura, ingeniaritza eta trantsizio ekologikoaren arteko elkargunean kokatzen da. RFR (Peter Rice, Martin Francis, Ian Ritchie) estudioan hasi zen, Simone de Beauvoir zubia edo Estrasburgoko geltokiaren estalkia bezalako proiektuetan parte hartuz. 2003an Elioth sortu zuen, ingurumen-berrikuntzan aitzindari izan zen enpresa, gero Egis taldean integratu zena. 2014an 169-architecture sortu zuen, hiri-ingurunean energia berriztagarrien integrazioan lan egiten zuen  arkitektura estudio bat. 2018tik aurrera AREP (SNCF taldea) elkartearen buru da, deskarbonizaziora bideratutako eraikinak eta azpiegiturak sustatzeko agentzia publikoa. Arkitekturan doktorea da ENSA Paris-Malaquaisen aurkeztutako “Energy, Matter, Architecture” (2018) tesiarekin. ENSA Marne-la-Vallée-n ere aritzen da irakasle, eta irakasle bisitaria izan da Lausanako EPFLn. Ikertzaile gisa, arkitektura, energia eta materiari buruzko hainbat lan argitaratu ditu, besteak beste, “Faire et refaire du verre" (2018) eta “L 'invention de la gare post-carbone” (2021). 2023an "Énergies légères" erakusketaren komisarioa izan zen, Pavillon de l 'Arsenalen, orain Mugak Bienalaren baitan ikusgai.



Egitaraua prestatzen ari gara