Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

COAVN Guipúzcoa

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala (EHAEO) zuzenbide publikoko korporazioa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan garatzen du bere jarduna, elkargo profesional bakar gisa.

Ibilbide luzea du EHAEOk, eta dagoeneko erreferente sendoa da arkitektoen eta herritarren eskubideen eta interesen defentsan, bai eta arkitekturaren eta hirigintzaren balio sozialaren defentsan ere. Arkitektura-kalitatea zaintzen du, eta arkitekturaren kultura-, gizarte- eta ingurumen-balioak sustatzen ditu, gizartearen onurarako.

Gaur egun, EHAEO Espainiako Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Goreneko (CSCAE) kide da, eta Estatuko eta nazioarteko korporazio publiko eta pribatuen aurrean elkargoak eta lanbidea ordezkatzeko organoa da. Egoitza nagusia, Dekanotza, Bilbon du, eta lau ordezkaritza ditu Araban, Bizkaian, Nafarroan eta Gipuzkoan.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Gipuzkoan duen ordezkaritzaren helburu nagusia Gipuzkoako gizartearen interesak zaintzea da. Horregatik, elkargokideen jardun profesional egokiaz arduratzen da, eta, aldi berean, Gipuzkoako arkitektoak ordezkatzen ditu erakundeen aurrean. Jasangarritasun Batzordearen helburua hiri-iraunkortasunari ikuspegi integral eta holistiko baten bidez heltzea da, arkitekturako profesionalen artean sinergiak eraikiz, bai eta Gipuzkoako jasangarritasunaren alde lan egiten duten gainerako profesional eta erakundeen artean ere.

 



Egitaraua prestatzen ari gara