Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Surbisa

SURBISA Bilboko jabeek euren eraikin, etxebizitza eta lokalak birgaitzea sustatzen duen udal-elkartea da. Esku hartzeko eremuak Bilboko Udalak agintzen dizkionak dira: Zazpikaleak, Gurutze auzoa, Bilbo Zaharra, Trenbideetako Langileen auzoa, Irala, Olabeaga eta Zazpilanda. Surbisak bi helburu ditu: batetik, eraikitako ondarea segurua, irisgarria eta efizientea izatea, eta kalitatezko etxebizitzak eskaintzea, eta, bestetik, bere eraginpeko eremuetan bizikidetza erraztea. Surbisaren lanak bizi-kalitatea hobetzea eta jarduera eta aberastasun ekonomikoa sortzea du xede.

Surbisako organo sozialak batzar nagusia —Udalbatza— eta administrazio-kontseilua dira, eta berezko lehendakaria Bilboko alkatea da. Kontseiluaren indarraldia lau urtekoa da, eta, edonola ere, bat dator haren izendapena egiten deneko udal-mandatu politikoarekin.

Diziplina anitzeko profesional-talde batek osatzen du, eta, auzokideen interesen alde eta hurbiltasunez, hiri-birgaitzea bultzatzeko helburua lortzeko egiten du lan, bere eraginpeko eremuetako eraikinetan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.



Egitaraua prestatzen ari gara