Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Lara Almarcegui

Lara Almarceguik ia hogei urtean garatu dituen obrak hiri-berrikuntzaren eta -narriaduraren arteko mugan kokatzen dira, eta agerian uzten dute arreta orokorretik kanpo egon ohi dena. Alde batetik, Almarceguik abandonatutako espazioetan eta eraldaketa-prozesuan dauden egituretan jartzen du arreta; bestetik, arkitekturaren eta hiri-ordenaren artean ezar daitezkeen loturak ikertzen ditu. Lara Almarceguiren lanak zalantzak sortzen ditu hiriaren inguruko espazioen eraikuntzaren, garapenaren, erabileraren eta narriaduraren egungo egoerari buruz. Eskala handiko proiektuetan, hiri-paisaiaren errealitate fisikoa osatzen duten elementuen arteko elkarrizketa eragiten du, eraispenen, hondeaketen, eraikuntza-materialen eta egungo aurrien bidez etengabe eraldatzen ari baita.



Egitaraua prestatzen ari gara