Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Marta Rincón

Marta Rincón Areitio (Donostia, 1972) Artearen Historian lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Museologian masterra egin zuen Camuñas Fundazioan eta Graduondokoa egin zuen Kultura Baliabideen Kudeaketan (Deustuko Unibertsitatea). Bere jarduera profesionalaren hasieratik, Espainiako arte garaikidea atzerrian sustatzean oinarritutako nazioarteko proiektuetan zentratu da; ildo horretan, Gazteriaren Institutuaren (Injuve), Atzerriko eta Lankidetzako Ministerioaren eta Kanpo Kultur Ekintzarako Estatuko Sozietatearen (SEACEX) nazioarteko proiektuetan parte hartu du, eta bertan arte garaikideko saila zuzentzen du 2005etik.

2011. urtean, erakunde horren izena aldatu eta Acción Cultural Española izena jarri zioten, eta gaur egun Arte Bisualen, Arkitekturaren eta Diseinuaren arduraduna da. Arlo pribatuan, Rocío Gracia Ipiña, Sergio Rubira eta Marta de la Torrienterekin batera, RMS La Asociación-en bazkide eta fundatzailea da. Enpresa hau, 1999an Madrilen sortua, arte garaikidearen komisariotza, ekoizpen, sustapen eta hedapenerako sortutako kultur produkzioko agentzia da.



Egitaraua prestatzen ari gara