Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Conferencias

Klausura - Zertarako balio du bienal batek?

Arkitekturako bienalak, diziplina eta arlo publikoa, instituzionala eta esperimentala, tokikoa eta globala gurutzatzen diren gune bihurtu dira. Azaleratzen ari diren diskurtsoak ikusarazteko eta arkitekturaren ekintza-esparru berriak birpentsatzeko plataforma gisa sortu ziren, eta, gaur egun, gero eta gehiago aztertzen dira. Bienalak gailu kritiko gisa funtziona al dezakete, ahal den neurrian mugak zabaltzeko, edo sagaratze, merkatu eta ikuskizun logikek xurgatu al dituzte? Bienalak etorkizun zeharo desberdinak irudikatzeko tokiak izan al daitezke, ala existitzen dena ospatzen duten aldizkako ekitaldi bihurtu al dira?
Amaiera-topaketa honek, Mugak/Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak, gaur egungo bienalen potentzialtasunei eta ahuleziei buruzko hausnarketa kolektiboa egitera gonbidatzen gaitu. Egungo testuinguru etsaitsu eta kezkagarrian, bienal baten zentzuaz galdetzea premia politiko eta kultural bihur daiteke. Nola zeharka ditzakegu bienalen erakusketa eta programa-mugak etorkizun hobeak irudikatzeko laborategi bihurtzeko?

Hori dela eta, Eva Franch, Ethel Barahona, Iker Gil (Mas Context), Fabrizio Gallanti eta Josean Medina gonbidatu ditugu solasera, arkitekturaren, artearen eta kulturaren arteko elkargunean ibilbide luzea duen nazioarteko komisario eta kultur eragileen taldea. Marta Rinconek moderatuko du mahaia.

Topaketa amaitzeko, erakusketa nagusiko site-specific performancea egingo dugu, Txaranga Urretabizkaiaren eskutik.

Programa:
18:00
1. zatia: Ibilbide laburra Benaletan zehar
Available City Chicagoko bienala - Iker Gil
Water Parliaments Veneziako bienalean - Eva Franch
19:00
2. zatia:
- Marta Rincon, Fabrizio Gallanti, José Angel Medina, Iker Gil, Ethel Baraona, Eva Franch
20:00
3. zatia:
/Musika-emanaldia eta festa



Egitaraua prestatzen ari gara