Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Plácido Lizancos Mora

Caracasen jaio zen, 1962an. Coruñako Unibertsitateko irakasle titularra da, eta Arkitektura Analisia eta Oinarrizko Habitata irakasten ditu unibertsitate horretako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan. Arkitekto aritu zen 2010era arte, batez ere Galiziako etxebizitza sozialen eraikuntza- eta bertako arte- eta landa-ondarearen katalogazio-lanetan. Bere irakaskuntza- eta ikerketa-lanetan ere nabarmena da motibazio soziala. Horiek horrela, bere doktoretza-tesian (Las migraciones en la conformación de la casa campesina contemporánea), landa-eremuko etxebizitza aztertzeaz batera, bestelako prozesurik ezean arkitektura autogestionatuak duen indar eta ahal itzela erreibindikatzen da. Mugarik gabeko Arkitektoak elkarteko kidea izateaz gain, garapenerako lankidetzan jarduna da, hala nola Hegoalde Globalean martxan jarritako hainbat ekintza eta jardueratan. Coruñako Unibertsitateko Grupo de Estudos Territoriais ikerketa-taldeko kidea da.



Egitaraua prestatzen ari gara