Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Ortega Diago, Euskal Arkitektura Gaztearen Peña Ganchegui Saria 2023

  • Epaimahaiak sintesi espazialaren ariketa, materialen tratamenduaren fintasuna eta zirkulazioen arintasunarekiko kezka nabarmendu ditu bere lanean.
  • Sariak 6.000 euroko ordainsaria du eskudirutan, eta Euskal Herrian titulatuta dauden edo bertan lan egiten duten 10 urte baino gutxiagoko esperientzia duten arkitektoei zuzenduta dago.
  • Irabazleek, finalistek eta aipamenek erakusketa bat partekatuko dute Euskadiko Arkitektura Institutuan azaroaren 2tik aurrera, Mugak/ Bienalaren barruan.

Gonzalo Sánchez Ortegak eta Armando Diagok osatutako Ortega Diago estudio donostiarrak irabazi du Euskal Arkitektura Gaztearen Peña Ganchegui Sariaren laugarren edizioa.

María Langaritak, Fernando Márquez Ceciliak eta Antonio Ortizek osatutako epaimahaiak sarituen lanaz honako hau baloratu du: sintesi espazialaren ariketa, materialen tratamenduan dagoen fintasuna, irtenbide programatiko bereziak, zirkulazioen arintasunarekiko kezka eta gardentasunen azentua.

Sariaz gain, epaimahaiak Anartek, Eloi Landiak, Equi Studiok, Amaia Aranak, Gureak eta Mugarak aurkeztutako hautagaiak aukeratu zituen finalista gisa, eta azken hirurek aipamen berezia jaso zuten.

Saria Euskadiko Arkitektura Institutuan eman zen, Mugak/ Bienalaren barruan. Ocamica Tudanca Arquitectos aurreko edizioko irabazleek diseinatu eta koordinatutako galak Euskal Arkitektura Gaztearen Jaiari eman zion hasiera, Euskadiko kulturaren eta arkitekturaren erakundeetako ordezkariek eta profesionalek parte hartuta.

Pablo García Astrain Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturako zuzendariak irabazleen "kalitatezko arkitekturarekiko konpromisoa eta zorroztasuna" azpimarratu ditu, eta nabarmendu du Etxebizitza Sailburuordetzak saria bultzatzen duela "euskal arkitektura sustatzeko, zehazki arkitektura gaztea, diseinuaren, arkitekturaren eta hirigintzaren alorreko joerak prestatzen dituena eta datozen urte eta hamarkadetarako gure hirien bilakaera zirriborratzen duena".

Bestalde, Rocio Peña Peña Ganchegui Artxiboaren zuzendaia pozik agertu zen "sariaren laugarren edizioak duen sendotasunagatik, aurreko edizioarekin alderatuta izen-emate kopurua ere handitu egin baita", eta ospatu zuen "lehen aldiz, hautagaitzetako emakumeen ordezkaritza gizonezkoenera hurbiltzen dela, eta oreka hori, eskoletan aspaldidanik egon arren, ez da oraindik islatzen beste ordezkaritza esparru batzuetan, saria bera barne, aurtengo ediziora arte".

Aukeratutako zazpi hautagaitzak Euskadiko Arkitektura Institutuan egongo dira ikusgai, Mugak/Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Biurtekoaren laugarren edizioaren programazioaren barruan, azaroaren 2tik aurrera.

Peña Ganchegui Sariari buruzko informazio gehiago.



Egitaraua prestatzen ari gara