Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Mugak/ Bienala asteazken honetan hasiko da Kursaalean, Wang Shu 'pritzker'-arekin eta 500 pertsona ingururekin

  • Asteazkenean, halaber, edizio honetako erakusketa nagusia inauguratuko da, 'Aldaketa bizi', Euskadiko Arkitektura Institutuan.
  • Wang Shu eta Lu Wenyuren hitzaldi magistralak, inaugurazio ekitaldian, hitzaldi ziklo bat hasiko du Euskadiko hiru hiriburuetan, 'Aldaketa bizi' erakusketaren protagonistekin: 26an, Bartzelonako TAKK estudioko Mireia Luzarragaren txanda izango da.
  • Kursaal Jauregian bostehun pertsona baino gehiago izatea espero da, Iñigo Urkullu lehendakaria buru izango duen ekitaldian. 19:00etan hasiko da. Sarrerak eskuragarri daude eta doakoak dira.
  • Asteazkenetik aurrera, egitarau zabala hasiko da, eta ehun bat jarduera izango dira doan, datorren azaroaren 24ra arte.

Asteazken honetan, urriaren 25ean, Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren laugarren edizioa inauguratuko da. Donostiako Kursaal Biltzar Jauregiko Emanaldi Aretoan izango da, Wang Shu, Pritzker 2012, eta Lu Wenyu, Txinako Amateur Architecture Studio estudioko kideen hitzaldi magistralaz gozatzeko aukera izango baita. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela, eta bostehun bat lagun bilduko dira. Oraindik doako sarrerak daude eskuragarri.

Asteazkenean, halaber, edizio honetako erakusketa nagusia inauguratuko da, 'Aldaketa bizi', Euskadiko Arkitektura Institutuan. Gogoeta korala da, arkitekturaren eta arteen munduko pertsona ezagunen lanak elkarrizketa kolektibo batean batzen dituena. Horien artean, pieza originalak eta sortzaileen praktiken irudikapenak egongo dira. Urriaren 26an irekiko da 2024ko otsailaren 25era arte.

Wang Shu eta Lu Wenyu, 'Aldaketa bizi' erakusketan ere parte hartzen dutenak, Kursaalean erakusketako parte-hartzaileen hitzaldi ziklo bat irekiko dute, Euskadiko hiru hiriburuak bisitatuko duena. Urriaren 26an TAKK Bartzelonako estudioko Mireia Luzarragaren txanda izango da, eta Euskadiko Arkitektura Institutuan izango da arratsaldeko 19:00etan, 'Biharamuneko etxea'-ren eraberritze berritzailea jorratuz.

Arkitekturako hilabete baten hasiera

Datorren azaroaren 24ra arte, Mugak/ 2023k arkitektura hilabete bat hurbilduko dio publikoari, doako ehun bat jarduerarekin. Aste honetan bertan izango dira horietako batzuk: Ramón Faura musikari eta doktore arkitektoak emango dio amaiera Kursaaleko inaugurazio ekitaldiari, eta urriaren 27an Euskadiko Arkitektura Institutuan "suntsiketa" eta "desplazamendua" ideien arteko harremanari helduko dio hitzaldi batean.

Larunbatean, urriak 28, hiru jarduera izango dira publiko desberdinentzat: EHAEO Gipuzkoak eta Ahikuk Trintxerpe-Herrera inguruko hainbat gune esanguratsutatik ibilbide komentatu bat proposatzen dute, ingurune horrek Pasaiako barne hazkundean duen garrantzia ulertzeko; bestalde, Maushausek REMAKE! zikloko lehen haurrentzako tailerra eskainiko du, eta bertan, parte-hartzaileak giza gorputz bat eta eraikin bat berreraikitzera eta konpontzera jolastuko dira; azkenik, José María Torres Nadal arkitektoak, 'Aldaketa bizi' erakusketako protagonistetako batek, tailer bat eskainiko du Sagueseko 'Lost Forest' pabiloian. Parte-hartzaileek negutegi txiki bat bihurtuko dute pabilioia, sua izan arren, jaiotzeko gai diren landareekin.

Igandean beste jarduera bat izango da EHAEO Gipuzkoaren 'Periferiak' zikloaren barruan: Jorge Pascual poeta eta performer-aren ibilaldi poetiko-performatikoa. Parte-hartzaileei Trintxerpe-Herreran parte hartzeko ibilaldi batean laguntzeko gonbita egin die.

Off Mugak/ ekitaldi paraleloen programaren barruan bi jarduera izango dira: Nuria Casalen 'Hau etxea bada' dokumentalaren proiekzioa (25 min), Mireia Luzarragak urriaren 26an emango duen hitzaldiaren aurretik; eta 'Igeldoko harrobiak. Memoria, nostalgia eta entropia', Ramón Fauraren aurretik, urriaren 27an.



Egitaraua prestatzen ari gara