Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Onsite Mugak/ 2027

Onsite Mugak/ 2027 lehiaketako proposamen irabazleak aukeratu dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen

Hiru instalazio izango dira 2027ko urrian hasiko den Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren seigarren edizioan. Lehiaketak 20 herrialdetako 100 proposamen baino gehiago jaso ditu.

Onsite Mugak/ arkitektura iragankorreko lehiaketako epaimahaiek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko proposamen irabazleak hautatu dituzte, baita hiri bakoitzeko bigarren eta hirugarren sariak ere.

Erabakiak hartzeko, epaimahaiek proposamenen kalitate arkitektonikoa, kokaleku bakoitzarekiko harremana, materialen erabilera eta seigarren Bienalaren «Ona, Ederra, Merkea» gaiaren interpretazioa hartu dituzte kontuan.

Hiru proiektu irabazleak aldi baterako instalazio bihurtuko dira, eta 2027ko urriko inaugurazioen ondoren, lau astez bisitatu ahal izango dira, gutxi gorabehera.

Bilbo · Osasun Profesionalen plaza

Lehen saria — SOKAK
Jorge Mancilla Lopez, Valentina Caradonna Caimi, Santiago Cerda Vera, Daniele Lauria, Jose Andres Allende
Itsas sokak protagonista dituen instalazio arin eta iragazkorra, Bilboko itsas eta industria-iraganarekin lotura duena. SOKAKek esperientzia ludiko eta sentsorial bat proposatzen du, herritarrak elkarrekin aritzera eta plaza beste modu batean bizitzera gonbidatuz.

Bigarren saria — EL PESO JUSTO
Adrián González Rojas, Sergio del Amo Martínez, Emilio Prado Rodríguez

Hirugarren saria — MARGARITA
Jacopo Costanzo, Davide Gallo, Ersilia Ramazza, Nina Senih, Jana Waleria Denisiuk

Donostia · Bigarren Mendeurreneko Balkoia

Lehen saria — BADIA ENEA
Javier Goikoetxea Urkitza, Antonio Vacas Salcedo, Maider Bezos Lanz, Maria Aguirrezabal Belmonte
Etxebizitzari, hiriaren eraldaketari eta espazio publikoaren erabilerari buruzko hausnarketa kritikoa sustatu nahi duen proposamen ausarta eta probokatzailea. BADIA ENEAk herritarrak harritu eta arkitekturaren eta egungo gizartearen inguruko eztabaidak piztea du helburu.

Bigarren saria — LATXA
Manuel Bravo Martin

Hirugarren saria — TARTE
Jon Otxoantezana Fernández, Martin Lasa Bengoa, Mikel Oses Lekube, Ane Escribano Gallastegi, Asier Quintana Garate, Ian Rodrigues Imakuma, Iker De La Hoz Garmendia

Vitoria-Gasteiz · Foruen plaza

Lehen saria — HUTSA
Manuel Bouzas – Cornell AAP, Brian Cocero, Stella Vass, Lucas Leeds (Cornell AAP students)
Peña Gancheguik diseinatutako plazan Eduardo Chillidaren eskulturaren hutsunea berrinterpretatzen duen esku-hartzea. HUTSAk egitura arin eta zeharrargi bat proposatzen du, argiaren bidez egunez eta gauez espazioa beste modu batean bizitzeko aukera eskainiz.

Bigarren saria — AZOKA
Ana Muñoz López, Manuel Fernández Catalina

Hirugarren saria — GARBILEKU
Oscar Cruz García

Epaimahaiaren deliberazio-aktak

Epaimahaien aktak kontsulta daitezke ondorengo esteketan:

Laster: Open Mugak/

Open Mugak/ deialdiak seigarren Bienalaren programazioan parte hartzeko aukera ere eskainiko du. Hautagaitzak aurkezteko epea 2026ko azaroaren 25an amaituko da.



Egitaraua prestatzen ari gara