Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Mugak/ Bienalak Kursaalean bere laugarren edizioa inauguratuko du

  • Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren laugarren edizioaren inaugurazio-ekitaldia urriaren 25ean izango da, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregiko Auditorio aretoan.
  • Txinako Amateur Architecture Studio estudioaren sortzaileen, Wang Shuren, 2012ko Pritzkerraren irabazlearen, eta Lu Wenyuren, hitzaldi magistral bat izango du.
  • Publiko orokorrak bere sarrera doan eros dezake ekitaldiaz gozatzeko. Ramon Faura arkitekto eta musikariaren ikusentzunezko esku-hartze batekin amaituko da.

Laugarren Mugak/ Bienalaren irekiera ekitaldia bizitzeko doako sarrerak eskuragarri daude publiko orokorrarentzat. Ekitaldia datorren urriaren 25ean izango da, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregiko Auditorio aretoan. Bertan, Txinako Amateur Architecture Studio estudioko Wang Shuren, 2012ko Pritzkerraren irabazlearen, eta Lu Wenyuren hitzaldi magistral batez gozatzeko aukera egongo da.

Aukera paregabea izango da Wang Shu eta Lu Wenyuk 1997an sortutako estudio ezagun honen praktika bertatik bertara ezagutzeko. Biek Txinako arkitekturarako lengoaia garaikide bat berrezartzea izan zuten helburu. Hizkuntza hori honako obretan islatzen da, besteak beste: Ningboko Museo Historikoa, Txinako Arte Akademiaren Xiangshan Campusa, Hangzhouren azulejuen muinoa, Wencun herrixkaren berritzea, Fuyangeko konplexu kulturala, Hangzhouko Argitalpen eta Kulturaren Artxibo Nazionala, Lin An Museo Historikoa eta Hegoaldeko Song kale inperialaren kontserbazioa eta berrikuntza. Izan ere, Txinako Arte Akademiaren Xiangshan Campusa mundu osoko gerraosteko arkitekturaren 25 lan esanguratsuenetako bat izan zen, New York Times egunkariak 2021ean hautatua.

Wang Shu eta Lu Wenyuk, gainera, Mugak/en laugarren edizio honetako erakusketa nagusian parte hartuko dute, 'Aldaketa bizi', urriaren 26tik aurrera Euskadiko Arkitektura Institutuan egongo dena. Bertan, bere lanetako hiru erakusten dituzte, arkitekturako eta arteetako beste figura ezagun batzuekin batera, hala nola Beatriz Colomina ikertzailea, Isaac Cordal artista eta TAKK estudioa. Horiek guztiak Euskadira etorriko dira Amateur Architecture Studiok urriaren 25ean hasiko duen hitzaldi sorta eskaintzera.

Ekitaldia 19:00etan hasiko da eta Ramon Faura arkitekto eta musikariaren ikus-entzunezko esku-hartze originalarekin amaituko da. Ordutik aurrera, Euskadin arkitekturaz beteriko hilabetea dator, ehun bat jarduera biltzen dituen programa batekin, eragile ugariren lankidetzari esker. Eragile horiek arkitektura gizarte-eztabaidan jartzea eta herritar guztiak horretaz gozatzera animatzea bilatuko dute, beste kultura-ondasun bat bezala.

Eskuratu zure doako sarrera.



Egitaraua prestatzen ari gara