Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Open Mugak/ 2027

Open Mugak/ deialdia ireki da hurrengo arkitektura Bienalaren kultura proiektuak hautatzeko

Deialdiak 150.000 euroko aurrekontua du arkitekturarekin lotutako kultura-proiektuak eta jarduerak babesteko. Proposamenak 2026ko azaroaren 25era arte aurkeztu ahal izango dira.

Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak, Mugak/, Open Mugak/ deialdiaren edizio berri bat ireki du, 2027ko urritik 2028ko otsailera bitartean egingo den seigarren edizioaren programazioan parte hartuko duten kultura-proiektuak hautatzeko.

«Egokia, Ederra, Eskuragarria» lelopean, Mugak/ arkitekturaren etikaren, estetikaren eta ekonomiaren arteko harremanak aztertzea proposatzen du seigarren edizioan, kalitatezko inguruneak nola sortu hausnartzeko, egokitasuna, edertasuna eta eskuragarritasun ekonomikoa uztartuz.

Deialdiaren helburua Bienalaren programazioan ikuspegi, eragile eta formatu berriak txertatzea da, ezagutza-trukea sustatuz eta arkitekturari buruzko eztabaida herritarrengana hurbilduz.

150.000 euro kultura proiektuetarako

OpenMugak/ 2027 deialdiak 150.000 euroko aurrekontua du, bi modalitatetan banatuta:

  • Programak: elkarteek, arkitekturaren arloko enpresek eta kultura-erakundeek sustatutako kultura-programazio proposamenak, gehienez 30.000 euroko aurrekontuarekin.
  • Ekintzak: pertsona fisikoek zein juridikoek aurkeztu ahal izango dituzten eskala txikiagoko jarduerak, zikloak, erakusketak eta bestelako kultura-ekimenak, gehienez 10.000 euroko aurrekontuarekin.

Deialdia mundu osoko parte-hartzaileei irekita dago. Nazioarteko ikuspegia duten proposamenak lehenetsiko dira, bereziki bertako eta kanpoko eragileen arteko harremanak eta ezagutza-trukea sustatzen dutenak.

Proiektuek lotura zuzena izan beharko dute seigarren edizioko gaiarekin, eta Euskadiko edozein udalerritan garatu ahal izango dira. Jarduera guztiek publikoarentzat irekiak eta doakoak izan beharko dute.

Proposamenak aurkezteko epea: azaroaren 25era arte

Hautagaitzak 2026ko azaroaren 25eko 23:59ak arte aurkeztu ahal izango dira, Mugak/ Bienalaren webgunean eskuragarri dagoen formularioaren bidez.

Parte-hartzaileek proiektuaren memoria deskribatzailea eta aurrekontua aurkeztu beharko dituzte, antolakuntzak emandako txantiloiaren arabera.

Hautatutako proiektuak dagozkien taldeei 2026ko abenduaren 15a baino lehen jakinaraziko zaizkie.

Kontsultatu oinarriak, deskargatu txantiloia eta aurkeztu zure proiektua Mugak/ Bienalaren webgunearen bidez

Informazio gehiagorako:
info@bienalmugak.eus



Egitaraua prestatzen ari gara