Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Erakusketak

Chrysalis pabiloia

Mugak/2025 Biurtekoaren esparruan, Chrysalis San Telmo Museoko kaperan muntatu eta erakutsiko da azaroaren 12an eta 13an.
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arkitektura Goi Eskola Teknikoan antolatutako errealitate birtualak lagundutako arkitektura parametrikoko tailer baten emaitza da instalazioa. Proiektuak diseinu digitala, teknologia murgiltzaileak eta eraikuntza kolaboratiboa uztartzen ditu, arkitektura garaikidean aukera berriak erakutsiz.
Francisco González Quintialen (Arkitekto Doktorea) zuzendaritzapean, eta José Real Cambás (Arkitektoa) eta Álvaro López Rodríguezen (Arkitekto Doktorea) laguntzarekin, pabiloiak Mugak/taldearen espiritu berritzailea islatzen du, museoko kapera esperimentazio eta elkarrizketarako espazio bihurtuz.

Proiektuko taldea:

Francisco Gonzalez Quintial, Dr. Arqto. ETSA-AGET UPV-EHU
Andrés Martin Pastor, Dr. Arqto. ETSIE. Universidad de Sevilla
Jose Real Cambas, Arqto. The Real Studio
Alvaro Lopez Rodriguez, Dr. Arqto. The Bartlett School of Architectur

Lankidetza:

FabLab Donostia ETSA-AGET UPV-EHU. Luis Gurruchaga Zabala, Edurne Argandoña Senosiain, Leticia Ochoa Rotaeche, Thais González Amor.

 



Egitaraua prestatzen ari gara