Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Erakusketak

Fulcrum

Arte bisuala, bide bisualen bidez, modu sensorial eta konzeptualez, hautsi eta transzenditzen duena dela esaten badugu, hemen dugu adibide argi bat.

Abstrakzio geometrikoan kokatuta, ideia eskultoriko eta piktorikoetara gerturatzen gaituzten karga kontzeptual eta sentsorialak, ez ditugu alde batera utzi behar.

Eduardo Chillida (1924-2002) eta Jorge Oteizak (1908-2003) helmuga berdinera iristen ziren, espazioak eraikitzeko modu desberdinak erabiliz. Carolina Valls-ek bere lanetan helmuga bera adierazten du. Ohituta ez gauden forma desberdinez osatutako kuadroek eta garatzen dituzten bolumen geometrikoek, bi eskultoreen eragina erakusten dute. Bolumen handienetan dauden ertzdun formek Arantzazuko (Oteiza, 1969) fatxada gogorarazten dute, bolumen hauekin duten interakzioagatik.

Baina guzti hau ez da soilik lan kontzeptuala. Ez dira Kazimir Malevich-enak (1878- 1935) bezalako espazio eraikuntza hotzak. Carolina Valls-en lanetan, kolorea, faktore sentsorial erabakigarria da. Honek zentzua eta gizatasuna ematen die, lehen perzepzio arrazionalean hotzak diren kontzeptuei, nahiz eta bihotzean sentikorrak izan. Itxaropena eta baikortasuna gogora ekartzen duten koloreak dira. Biziak, ia fluoreszenteak, bizitasuna, arreta eta lasaitasuna jariatzen dute. Emotibitate kromatiko honek, Mark Rothkoren (1903- 1970) lanekin lotura estua du.

Bi hizkuntza horien nahasketak ematen die zentzua lan hauei. Artifizialki eraikitako espazio eta bolumenak dira, eta elkar lotuak daude. Kromatismoarekin duen elkarreraginak ulertarazten digu, lan horiek gorputza eta arima batzeko oihua direla. Naturan dugun existentziaz eta bertan uzten dugun aztarnaz jabetzen diren animalia arrazionalak garela ulertarazten digu.

Antolakuntza: Iker Antia Juaristi

Komisariotza

Eduardo Valor Nevado

Data

12-11-2021 / 14-11-2021

Ordutegia

A-O: 11.00 -13.30 eta 16.30 -20.00

Larunbatak: 11.00 –13.00

Igandeak eta jaiegunak: itxita

Lekua



Egitaraua prestatzen ari gara