Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Conferencias

PAIDEIA: Arkitektura hezitzaileen topaketa

Paideia (grekotik, « Hezkuntza » edo « prestakuntza »), antzinako greziarrentzat, haurren hazkuntza-prozesua, gizarteari atxikitako balioen (izaten jakitea) eta jakintza teknikoen (egiten jakitea) transmisio gisa ulertuta.

Pertsonak arkitekturarekin elkarreragiten dugu, ez bakarrik bertan bizi, lan egin edo ikasiz, baita jasotzen ditugun zeharkako mezuen asimilazioaren bidez ere, haien diseinu-prozesuetatik, eraikitako formetatik, funtzioetatik, erabilera- edo mantentze-patroietatik datozenak. Pertsonak jasangarritasunean hezteko, eraikitako ingurunea pertsonak modu jasangarriagoan bizitzera animatzen dituen tresna edo bitartekotzat hartu behar da.

PAIDEIA foroa hezkuntzaren, arkitekturaren, hirigintzaren, diseinuaren eta abarren arloko profesionalen arteko elkartruke-topaketetan oinarritzen da, eta lehen edizio honekin lehen hezkuntza (6 urtetik 12ra) osatzen duten adinetako pertsonekin arkitekturaren eta hirigintzaren arloko bitartekaritza nabarmenduz hasten da. Euskadiko hirugarren Nazioarteko Arkitektura Biurtekoaren babespean, bi egunetan zehar hainbat hitzaldi, mahai-inguru eta tailer egingo dira, hezkuntzaren, arkitekturaren eta hirigintzaren arteko elkarrizketan adituak diren nazioarteko gonbidatuekin.

Proiektuak eskaintzen digun aukera aprobetxatuz, hezkuntza esparru honetako erreferentziazko pertsonak hurbilduz, eskaintzen dizkiguten praktika onak bertatik bertara ezagutzeko, hurrengo egunean, talde bisitariek hainbat ikastetxetan emango dituzten tailerrak antolatuko dira. Tailer bakoitzak bi ordu inguruko iraupena izango du, eta 20-25 haur inguruko edukiera, lehen hezkuntzako eskola bateko ekosistemarekin bat etorriz.

Izena emateko idatzi helbide honetara: paideia@atari.eus

Aldi bereko itzulpena egongo da Zoom-en bidez. Zerbitzua erabili ahal izateko, bakoitzak norbere telefonoa eta aurikularrak ekartzea ezinbestekoa da, eta Zoom aplikazioaren bidez itzulpena entzun.

Antolatzailea: ATARI Kultura Arkitektonikoa
Laguntzailea: Maushaus



Egitaraua prestatzen ari gara