Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Conferencias

Arantzazu: arkitektura, mitoa eta politika

Bilboko Guggenheim Museoa egin aurretik, ia segurtasun osoz esan dezakegu Euskadiko gertakari arkitektonikoez eta artistikoez mintzatu izan diren historialariek gehien aipatzen zuten eraikin garaikidea Oñatin harkaitz baten gainean eraikitako basilika dela, amildegi ertzean eta haitzez inguratuta dagoena. Leku magiko batean eraikia, erresonantzia mitikoak dituen leku batean, ez dira argi egon haren eraikuntzako inguruabarrak. Xehetasunetan murgilduz gero, mitoa desegin eta gizakia agertzen da, haren ahaleginak eta mugak, irrikak eta miseriak.

Hitzaldian proiektuaren jatorrira hurbilduko gara, eta bertan azalduko da Arantzazuko frantziskotarrek antolatutako lehiaketa irabazi zuen proiektuak zergatik jasan zituen horrenbeste aldaketa obrak egiten ziren bitartean, ia beste proiektu bat izateraino. Egungo Tenpluak ia zazpi hamarkadatan izan dituen esanahi ezberdinen errepasoa ere egingo da (erlijiosoa, politikoa, kulturala, turistikoa…).

Antolatzailea: EHAEO Gipuzkoa



Egitaraua prestatzen ari gara