Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Conferencias

Irekiera ekitaldi ofiziala eta Professor Lesley Lokko OBE-ren hitzaldia

Photo: Festus Jackson-Davis @fjackson_davis.

Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitekturaren Bienalaren bosgarren edizioaren irekiera ofiziala eta inaugurazio hitzaldia, edizio honetako izen handietako baten eskutik etorriko da. Hori horrela, Lesley Lokkok. ghanes-eskoziar arkitekto, irakasle eta ekintzaileak, emango dio hasiera Arku Atlantikoko arkitektura-hitzordu nagusietako bati.

Era berean, goiz horretan bertan, Lokkok prentsaurrekoa eskainiko du Euskadiko Arkitektura Institutuan. Arkitektura garaikideari buruz duen ikuspegia eta diseinuaren bidez eraldaketa sozial eta kulturalarekin duen konpromisoa izango ditu hizketagai.

Professor Lesley Lokko OBE Graduate School of Architecturen (Johannesburg, Hegoafrika, 2015) eta African Futures Instituten (AFI) (Acra, Ghana, 2021) sortzailea da. Erakunde horietatik abiatuta, diseinuaren eta arkitekturaren irakaskuntzan eraldaketa sakona sustatu du Afrikako kontinentean. AFIk, bereziki, zalantzan jarri du Afrika historikoki mendebaldeko proiekzio utopikoko lurralde gisa erabili izana.



Egitaraua prestatzen ari gara