Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Lantegiak

RHIZOMA (SOR-). 'Zalantzazko amaiera' tailerra

Chantal Akermanen 'Saute ma ville'-en (1968) fotograma

Baserria zineman nola antzeztu den pentsatzen dugunean, berehala etortzen zaizkigu burura izenburu batzuk: Vacas (Julio Médem, 1992), Amama (Asier Altuna, 2015), Handia (Aitor Arregi, Jon Garaño, 2017). Baina, Rhizomak egiten duen bezala, galdera zabaltzen badugu eta baserrian gurutza daitezkeen hausnarketa-ildoak bilatzen baditugu, zinema ere adarkatu egiten da. Adibidez, baserrian sukaldea topaleku bat izan dela pentsatzen badugu, eta ez emakumearentzako itxialdi gune bat, Chantal Akermanen lehen film laburraz oroitzen gara, Saute ma ville (1968), non zinemagileak berak bere sukaldea lehertzen duen. Edo zirkulartasunaren kontzeptuan pentsatzen badugu, Maddi Barber-en Gorria (2020) filmaz gogoratzen gara, non zuzendariak esku desberdinen ekintzen bidez nekazarien eta animalien artean dagoen harreman zirkularra erretratatzen duen. Saio honetan bidaia bat proposatzen dizuet, non abiapuntua baserria izango den, non ibilbidea pelikula zati ezberdinen artean gertatuko den, baina oraindik amaiera ez dakidan oso ondo nora eramango gaituen.

Izena eman

Data

11-11-2023 / 11-11-2023

Ordutegia

12:00

Lekua



Egitaraua prestatzen ari gara