B. Fullerrek esango lukeen bezala, giza burua kapitain etereo hori da, giza gorputzaren makineria konplexua erabiltzen duena eta bere antzeko mekanismoen beste kapitainekin amaigabeko sinpatiaz konektatzen duena. Burua gai da gorputza bere itxurazko mugetatik haratago eramateko. Gogamenak ahal duela uste duen lekuraino, gorputzak jarraitzen dio. Adimena bere pentsamenduarekin, gorputzak munduan fokatzeko duen tresna kontzientea da eta, hala ere, bere gaitasun gehienak gure kontroletik ihes egiten du.
Pentsatzen ikastea etorkizunari aurrea hartzea, orainari egokitzea, aztertzeko gaitasunaren bidez ziurgabetasuna gainditzea eta besteekiko eta geure ametsekiko gure egunerokotasuna hobetzen duten beste hainbat gai garatzea ahalbidetzen digun trebetasuna garatzea da.
Tailer honetan, dinamika errazetatik abiatuta, agerian utziko dugu substantzia ukiezin horren existentzia, giza gorputza bere potentzial guztia garatzera bultzatzen duena, eta hura gabe, bere konplexutasun eta perfekzio guztia gorabehera, desintegratu eta zentzu guztia galtzen duena.
Jokoa: Utopiak eta Kupula geodesikoak.
6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat
Antolatzailea: Maushaus
Izena emateko modua: info@maushaus.info. Edukiera mugatua.