Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Lantegiak

ARANTZAN…ZU?

"ARANTZAN...ZU?" helduentzako tailerraren helburua izango da Arantzazuko Basilikako arkitekturaren eta eskultura eta pintura lanen funtsezko harremana bilatzea. Luis Laorgaren eta Francisco Javier Sáenz de Oízaren figura arkitektonikoa aldarrikatuz, arkitektoek aurkitu zituzten konplexutasun teknikoez, aurreizateez edo Basilika ertzeko amildegi hondogabeaz hitz egingo dugu.

Tailerrak bi zati izango ditu, eta azken emaitza gisa, Arantzazuko Basilikaren interpretazio maketa egingo da, 1/50 eskalan.

Tailerraren lehenengo zatian, hiru lan eremu egongo dira, arkitektura, eskultura eta pintura, eta diziplina bakoitzeko eraikuntza arazoak landuko dira. Prozesuaren helburu nagusiak hauek izango dira: obra gauzatzeko egin beharreko lanaz eta prozesuez jabetzea eta Tenplua eraikitzeko denak koordinatzeko beharraz konturatzea.

Tailerraren bigarren zatian, parte hartzaileek koordinatu egin beharko dute pieza eskultorikoak, arkitektonikoak nahiz piktorikoak jartzeko, puzzle bat bailitzan.

Antolatzaileak: Maushaus eta EHAEO Gipuzkoa

Helduentzako tailerra. Lekuak beteta daude.

Data

20-11-2021 / 20-11-2021

Ordutegia

11:30-13:30

Lekua



Egitaraua prestatzen ari gara