Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Gloria Ariztegui Huarte

Bordeleko Arkitektura eta Paisaia Goi Eskola Nazionalean (ENSAP) arkitekturako ikasketak (DPLG) bukatu ondoren, doktoretza-ikastaroak egin zituen Madrileko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan (ETSAM). Mugaz alde batetik bestera ibiltzen da arkitekto-lanetan, bai Frantzian eta bai Espainian. Tecnología & Arquitectura aldizkariko erredaktorea izana da, eta artikulu ugari idatzi ditu arkitekturaz hango eta hemengo hainbat argitalpenetan (COAM, Le Moniteur, Zehar, Oteizaren Libro de los plagios…). Akitania, Euskadi eta Nafarroako Arkitektoen Konferentzia Iraunkorreko kidea da, bai eta Analyse des évolutions de l’Habitat en Pays Basque, Plan Urbanisme Construction Architecture (Ministère de l’Équipement) eta Extension raisonnée des bourgs ruraux (Institut National du Développement Local) ikerketa-taldeetakoa ere. Paueko Pavillon de l’Architecture. Conférence Permanente Aménagement et Urbanisme du Pays Basque delakoan ere parte hartu du.



Egitaraua prestatzen ari gara