Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Arkitetak

Arkitetak arkitektura-diziplinaren esparru akademiko eta profesionalean ikusitako genero-desberdintasunei erantzuteko sortu zen kolektiboa da. Botere-gune eta erabakiak hartzeko esparruetako emakumeen ikusezintasunari buruzko hausnarketa kritikotik jaio zen proiektua, eta ekitatea eta inklusioa sustatuko dituen narratiba alternatiboak sortzea du helburu.


Kolektiboak etengabe egiten du lan arkitektura-prestakuntzan desberdintasuna iraunarazten duten mekanismo egiturak identifikatzeko eta ikusarazteko, eta ekintza zehatzak proposatzen ditu espazio akademiko bidezkoagoak eta adierazgarriagoak eraikitzeko. Ikerketaren, dokumentazioaren eta aktibismoaren bidez, Arkitetak-ek etorkizuneko belaunaldientzako hezkuntza arkitektonikoan ezarritako paradigmak eraldatu nahi ditu.

Arkitetak: 
-Irati Azkue Zaldua
-Miren Garro Hernandorena
-Maddalen Laskurain Ansola
-Itziar Lizarzaburu García
-Lide Arzamendi Martinez

 

Programa



Egitaraua prestatzen ari gara