Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Ibon Telleria Julian

EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan eskuratu zuen arkitekto-titulua, 2001ean, eta hurrengo urtean, 2002an, eskola horretako irakasle bihurtu zen. Harrezkero, hainbat ikasgai irakatsi ditu: Egiturak, Ondarea, Zaharberritzea eta, gaur egun, Proiektuak. 2012az geroztik, euskal baserriari buruzko ikasgaiaren arduraduna da EHUko Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa masterrean. Hainbat ikerketa-lan egin ditu; besteak beste, Urdaibai Biosfera Erreserbari buruzko bat, 2013an (Reserva de la Biosfera de Urdaibai: afección territorial de la acción de duplicar el número de viviendas en las edificaciones residenciales existentes en suelo no urbanizable). Landa-eremuko arkitektura-ondareari eta ondare horretan esku hartzeko moduei buruzko artikulu ugari idatzi ditu.Gaur egun, tesia egiten dihardu, XV. mendeko baserrien eraikuntza-tipologiaren bilakabideari buruz.



Egitaraua prestatzen ari gara