Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Joanne Pouzenc

Joanne Pouzenc (* 1981) arkitektoa, hezitzailea eta komisario independentea da, eta Toulouse eta Berlin artean bizi da. Dessauko (Alemania) Bauhaus Fundazioan hasi zen komisario lanetan. Bere proiektuen artean: Post+capitalist City plataforma (2012), Berlin Unlimited (2014) eta Make City (2015 eta 2018) diziplinarteko jaialdiak, Public Space: Fights and Fictions, 36h Factory of Thought hitzaldiak Akademie der Künste Berlinen (2016), projekt bauhaus Preliminary Course: from Bauhaus to Silicon Valley to Haus der Kulturen der Welt (2017) eta projekt bauhaus Werkstatt: Datatopia at the Floating University (2018) hitzaldiak ARCH+ aldizkariarekin lankidetzan.
Joanne Pouzenc gaur egun Maison de l 'Architecture Occitanie-Pyrénées-eko zuzendaria da, Plan Libre argitalpenaren zuzendaria, doktoregaia Toulouseko UT2Jko TESCn, hezitzailea ENSA Toulouse arkitektura eskolan eta Constructlab nazioarteko kolektiboko kide aktiboa.



Egitaraua prestatzen ari gara