Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Sébastien Marot

Sébastien Marot Filosofian lizentziatua, Historian doktorea eta Habilitation à diriger des Recherches baten titularra da. 1986 eta 2002 artean, Parisko Société Française des Architectes erakundearen ordezkari nagusia izan zen. Bertan, arkitekturaren historiari eta teoria arkitektonikoari buruzko hitzaldi-ziklo ugari antolatu zituen, eta Le Visiteur aldizkaria jarri zuen abian (1994-2003). Arkitekturaren teoria garaikideen genealogiaz eta hiri- eta paisaia-diseinuaz luze idatzi du.
Europako eta Ipar Amerikako arkitektura edo paisajismo eskoletan eskolak eman ondoren (Architectural Association, IAU Ginebra, Harvard, Cornell, Upenn, ETH Zürich), gaur egun irakaslea da École d 'Architecture de Marne La Vallée-n, non beste aldizkari bat kaleratu duen: Marnes: documents d' architecture, eta irakasle gonbidatua EPFLn (Enac), non Ingurumenaren Historia eta Teoria irakasten duen.



Egitaraua prestatzen ari gara