Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Nuria Casal

Nuria Casal (Galiza, 1965) Informazio Zientzietan lizentziatua da. Hainbat sektoretan ibilbide profesionala egin ondoren, azken urteotan ikus-entzunezkoetan murgildu du bere sormena.

2015ean, Las buenas compañías dokumental laburra idatzi eta zuzendu zuen Bertha Gaztelumendirekin batera. Film labur dokumental onena 2015eko Errenteriako jaialdian, Errenteriako LUPA Dokumentalen Erakusketan eta emakumeek egindako V. Zinema Jardunaldian hautatua (Donostia, 2016).

Zuzendari laguntzaile gisa, besteren artean honako hauetan parte hartu du: El Rey – Erregea (57an hautatua. Bilboko Zinebi Zinema Dokumental eta Film Laburren Jaialdia eta Madrilgo Lavapieseko 13. Zinema Erakusketan (2016); Brunilda (euskarazko film laburrik onena Ikuska Nazioarteko Erakusketan, Pasaia, 2015); Mugakolore (Hazparneko Zinegin eta Lekeitioko Euskarazko Zinema Jaialdian hautatua 2019an, Fant – Bilbao Fantasy Film Festival-en 2020an), eta Kononi (2023, zabalpenean).

Honako film labur hauen ekoizpena zuzentzen du: Kreba (euskarazko film labur onena Errenteria eta Eibarko jaialdietan, 2017), Hasiera (zuzendari amateur onena Euskal Zine Bileran – Lekeitioko Euskarazko Zinemaldia, 2016), eta Balearen Begia (2021). Produkzioko laguntzaile gisa Silvia Muntek zuzendutako Las buenas compañías fikziozko luzemetraian ere parte hartu du, baita hainbat jaialditan hautatutako eta saritutako film labur ugaritan ere.



Egitaraua prestatzen ari gara