Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Eva Sangiorgi

2018. urteaz geroztik, Viennale - Vienako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren zuzendari artistikoa, Sangiorgi Komunikazio Zientzietan lizentziatu zen, Bolonian, eta Artearen Historiari buruzko master bat egin zuen, Mexiko hirian. Esperientzia handia du Latinoamerikako hainbat jaialdiren programatzaile gisa, eta bereziki, Mexikon, non hamasei urte igaro baitzituen. Han, FICUNAM jaialdia sortu, eta 2018ra arte zuzendu zuen, egile zinema eta politikari eta ikerketari lotutako zinema bultzatzen duen jaialdi bat. Era berean, epaimahaikidea izan da nazioarteko jaialdi askotan, hala nola La Semaine de la Critique de Cannes, Veneziako Jaialdia, FIDMarseille eta Jeonju International Film Festival; horrez gain, proiektu zinematografikoak analizatzeko eta garatzeko batzordeetan parte hartu izan du. Argitalpen proiektuei dagokienez, zinema garaikideari buruzko Mexikoko Unibertsitate Autonomo Nazionalaren (UNAM) hainbat argitalpen koordinatu eta argitaratu ditu, eta saiakerak eta testuak egin ditu, jaialdietako katalogo eta zinema argitalpenetarako. Eskolako ikasleak garatzen ari diren proiektuetako irakasle eta tutore gisa parte hartzeaz gainera, Eva Sangiorgik eskolak eman ditu, Latinoamerikako eta Europako hainbat unibertsitatetan. 2016an, Brava Cinema banaketa etxea sortu zuen, Mexikon.



Egitaraua prestatzen ari gara