Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Ocamica Tudanca Arquitectos

Ocamica Tudanca Arquitectos 2017an Iñigo Ocamicak eta Iñigo Tudancak sortutako arkitektura-bulego gaztea da. Biak Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan (ETSASS, UPV-EHU) graduatutako arkitektoak dira, eta gaikuntza-masterra Vallès-eko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan (ETSAV, UPC) egin zuten. Iñigo Tudanca arkitekto teknikoa da baita ere, Burgosko Unibertsitatean (UBU) graduatua. ETSA Vallès-en (UPC) masterrean hasi ziren elkarrekin lanean. Garatutako master-lanari esker, Unibertsitateko izendapena lortu zuten Mies Van Der Rohe Fundazioaren Young Talent Architecture Awards 2017 sarirako. Harrezkero, elkarrekin lan egin dute bai obra publikoak (lehiaketen bidez) baita obra pribatuak eginez.

Ibilbide ez oso luzea izan arren, besteak beste, FAD sarietan aukeratuak izatea lortu dute Nazioarteko kategorian 2018ko Veneziako Bienalean "el jardín (in)temporal" proiektuarekin; baita Arquia/Proxima - VII Festival sarietan Katalogatutako lana izatea ere. Mansilla Mayorreko Plaza Berriaren proiektuaren kasuan, AJAC 2020 ex-aequo saria jaso du, Hirigintza eta Paisaia kategorian; 2020ko FAD Hiria eta Paisaia Saria; eta BEAU XV Arkitektura eta Hirigintzako Espainiako Bienalean saritua ere izan da. Duela gutxi, 2021eko Peña Ganchegui saria eman diete, euskal arkitektura gazteari. Beren lana honela definitzen dute: « Konpromisoz eta zehaztazunez lan egiten dugu, proiektu bakoitza desafio berri gisa baloratuz, enkarguaren izaera, eskala, kokapena edo aurrekontua edozein izanik ere. Kontextua errespetuz baloratzen dugu. Proiektuaren beharrekin eta mugekin lan egiten dugu diseinu-tresna gisa, aukera potentzialtzat hartuta. Helburua ingurunearekin dialogo bat sortuz, erabiltzaileentzat atmosfera iradokitzaileak aurkitzea da. Proiektu eta leku bakoitzari erantzun espezifikoak ematen saiatzen gara, erabil erraztasunari eta eraikuntza-argitasunari arreta berezia jarriz; arkitektura egoki bat bilatzen dugu. »



Egitaraua prestatzen ari gara