Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Partaideak

Alberto Ustarroz Calatayud

Iruñean 1948. urtean jaioa, 1972. Urtetik Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolan ikasitako arkitektoa da. 1977. Urtetik Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko irakaslea izandakoa eta 1990. urtetik Rafael Moneo zuzendutako La Lección de las Ruinas tesiagatik Arkitekto-Doktore Cum Laude, Proiektuetako Katedratiko izan da 1997. urtetik hona. Besteak beste, Miami (1988), Columbia (1988), Liverpool (1989), Turín (1993) eta Milaneko (2004) unibertsitateetan irakasle gonbidatu izan da. Composición (1983) eta Composición Arquitectónica ART&ARCHITECTURE (1988) aldizkarien fundatzaile eta erredaktorea izan da, baita azken honen zuzendari 1991. urtetik 1993. urtera. Idatzi ugarien egilea da, haien artean La Lección de las Ruinas (1997) eta Presentzia eta irudia : dekoratzea arkitekturan (1997) nabarmentzen dira.

Bere arkitektura obra – Manuel Iñiguezekin lankidetzan – nazio eta atzerriko aldizkari nagusietan argitaratua izan da. 1987. urtean Buselaseko Fondation Philippe Rothier pour L’Architecturak emandako Prix Europeen de la Reconstruction de la Ville jaso zuen Lesakako herrian egindako obra multzoari eskainia: Udaletxearen zaharberrikuntza, Plaza Nagusia eta Osasun Etxea.

 



Egitaraua prestatzen ari gara