Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Euskal Arkitektura Gaztearen Peña Ganchegui Sarirako deialdia irekita dago jadanik, uztailaren 7ra arte

Euskal Arkitektura Gaztearen Peña Ganchegui Saria laugarren aldiz banatuko da aurten eta dagoeneko izena emateko epea zabalik dago. Saria bi urtez behin ematen da, eta 2017an sortu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Peña Ganchegui artxiboak, XX. mendearen bigarren erdialdeko euskal arkitekturaren erreferente nagusietako baten omenez. Bere helburua da ibilbide arkitektoniko gazte bat aitortzea eta, aldi berean, sortzen ari den proiekzioa duen karrera bat bultzatzea.

Bideoa: TAC!-en Donostiako pabiloirako deialdiaren aurkezpena

Jadanik aurkeztu da TAC! Hiri Arkitekturaren Festibalak Donostian Mugak/ Bienalaren esparruan egingo duen aldi baterako pabiloia diseinatzeko proiektuen deialdi irekia. Hiria, Valentziarekin batera, jaialdi honen egoitzetako bat izango da, eta pabiloi hori Saguesen hartuko du, hiriaren eta naturaren artean, itsasoa, mendia eta hiria elkartzen diren lekuan.

Saguesek TAC! Festibalaren pabiloia hartuko du, larrialdi klimatikoak dituen erronkei buruzkoa, Mugak/ biurtekoaren esparruan

Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak (MITMA), Arquia Fundazioarekin batera, eta Eusko Jaurlaritzaren Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak, Habicekin batera, arkitekturako profesionalentzako deialdia aurkeztu dute gaur goizean, aldi baterako pabiloia diseinatzeko. Pabiloi horretan TAC! Hiri Arkitekturaren Festibalaren bigarren edizioa ospatuko da. Aurten Donostia aukeratu dute jaialdiaren bi egoitzetako bat izateko, Valentziarekin batera, Espainiako arkitektura gaztearen talentua erakusteko. Saguesen izango den pabiloia diseinatzeko lehiaketa maiatzaren 12ra arte egongo da zabalik.

Donostian aldi baterako pabiloi bat diseinatzeko deialdi irekia aurkezteko jardunaldia

TAC! Hiri Arkitekturaren Jaialdiak bere bigarren edizioan Donostia eta Valentzia, egoitza gisa aukeratutako hiriak, espazio publikoan berrikuntza eta esperimentaziorako kokaleku bihurtuko ditu. Aldi baterako bi pabiloi eraikiko dira – bata Saguesen (Donostia) eta bestea Lopez-Chavarri Musikari Plazan (Valentzia) –, 45 urtera arteko arkitekturako profesionalen eskutik. Pabiloiak deialdi ireki baten bidez aukeratuko dira, maiatzaren 12ra arte.

Mugak/ek bat egin du TAC! festibalarekin herritarren eta arkitekturaren arteko elkarrizketan sakontzeko

Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak beste urrats bat emango du bere laugarren edizioan. Izan ere, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak antolatutako TAC! estatu mailako garrantzia duen jaialdirekin lankidetzan arituko da. Aste honetan, TAC! festibalaren deialdi berriaren berri eman da, non Mugak/ek pabiloi batekin parte hartuko duen Donostian, beste hiri gonbidatu batekin batera, Valentziarekin.

Mugak/ Arkitektura Bienalak kultur edukia sortzeko laguntzak eskaintzen ditu bere 2023ko laugarren ediziorako

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak laguntza-deialdi bat argitaratu du gaur, Mugak/ Euskadiko Arkitekturaren Nazioarteko laugarren Bienalaren esparruan kultura-edukia sortzeko, 2023ko azaroan ospatuko dena.

Berreraiki, berpiztu, berrasmatu

Garai nahasiak bizi ditugu. Krisi ekologiko, sanitario, ekonomiko eta sozialeko garaiak. Erronka handiak dira, eta premiazko irtenbideak behar ditugu, irudimentsuak eta eraldatzaileak. Munduan nola bizi garen eta etorkizun hurbilean nola biziraungo dugun birpentsatzea premiazkoa den garaiak. Horiek hiria birpentsatzeko ere balio behar digute, baita arkitektura eta hirigintza berrituaren premian ere, egungo desberdintasun sozioespaziala eta ingurumenaren aldetik jasanezina den garapena gainditzeko.

María Arana 2023ko Mugak/ Bienalaren komisarioa izango da

Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren laugarren edizioak komisario berri bat izango du. María Arana Zubiate bilbotarra da, arkitektoa UPV/EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikokoaren eskutik, komisarioa eta kultur programatzailea. Halaber, proiektuen koordinatzailea da Urbanbaten, hiri-berroneratzeko partaidetza-prozesuen ikerketan eta diseinuan diharduen gizarte-ekimeneko kooperatiban. Bertako kidea da 2009az geroztik.

Mugak/ Bienalak asistentzia-errekorrarekin amaitu du bere hirugarren edizioa, eta Euskadiko hitzordu arkitektoniko gisa finkatu da

Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak asistentzia-errekorra lortu du hirugarren edizioan. 70.000 pertsona inguruk gozatu dute aurten Donostian ez ezik, Gasteizen eta Bilbon ere izan diren erakusketa, hitzaldi, tailer, kongresu eta bestelako jarduerez; aurreko edizioan 45.000 izan ziren. Horrela, hirugarren Bienal Mugak hau Euskadi osoan finkatu da hitzordu arkitektoniko gisa, eta lurralde osoan izan da lehen aldiz.

Carme Pinós, 2021eko Arkitektura Sari Nazionala

Carme Pinósek 2021eko Arkitektura Sari Nazionala eskuratu du, aurtengo Mugak/ Bienalean 'Estudio Carme Pinós - Testuingurua eta kontzeptuak' erakusketa nagusiarekin protagonista izan ondoren. Ostiral honetan, abenduaren 10ean, Gobernuko Presidentetzak iragarri du Pinósek irabazi duela saria, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak sustatuta.



Egitaraua prestatzen ari gara