Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Zozketa: Carme Pinós-ekin bisita gidatua

  • Arkitekto katalana Euskadin bueltan izango da Mugak/ agurtzeko, eta berarekin 'Estudio Carme Pinós - Testuingurua eta kontzeptuak' erakusketa bisitatzeko bederatzi sarrera bikoitz zozkatzen ditugu.
  • Zozketa Mugak/ Bienalaren sare sozialetan izango da, eta 25era arte parte hartu dezakezu. Irabazleek 29an gozatu ahal izango dute sariaz, Euskadiko Arkitektura Institutuan, arratsaldean.

Mugak/ -en hirugarren edizio honen protagonistan Euskadin bueltan izango da azaroaren 29an, Bienala agurtzeko. 2021 honen itxieraren parte bezala, bederatzi sarrera bikoitz zozkatzen ditugu arkitekto katalanaren eskutik izango den erakusketa nagusira, 'Estudio Carme Pinós - Testuingurua eta kontzeptuak'-era, bisita gidatu bat lortzeko.

Zozketa Mugak/-ek dituen hiru sare sozialetako profiletan izango da: TwitterFacebook eta Instagram. Bertan, argitarapen baten bidez, parte hartu eta bederatzi sarrera bikoitzen irabazle izateko egin beharrekoa azalduko da. Epea azaroaren 25era arte luzatuko da. 26an, eguerdiko 12etan, irabazleak sare sozialetan bertan iragarriko dira eta haiekin harremanetan jarriko gara bisita gidaturako pasea helarazteko. Hau azaroaren 29an izango da, arratsaldez, Euskadiko Arkitektura Institutuan.

Parte hartu nahi baduzu, Mugak/ Bienalaren profilak bisitatu, zozketaren argitalpena bilatu eta irizpideak jarraitu. Zorte on!

Lege-oinarriak

Helburua

Zozketa hau Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren (aurrerantzean, Mugak/ Bienala) barruan egingo da, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak antolatuta. Zozketaren helburua 18 pertsona doako bisita gidatu batera gonbidatzea da, Carme Pinós arkitekto katalanaren eskutik, aurtengo edizioko erakusketa nagusira, hau da, ‘Estudio Carme Pinós – Testuingurua eta kontzeptuak’ erakusketara. Ekitaldi hau Bienalaren itxiera jardueren parte da. Erakusketa Euskadiko Arkitektura Institutuan kokatuta dago (Andereño E. Zipitria kalea 1, Donostia).

 

Iraupena

Zozketan parte hartzeko epea azaroaren 19an hasiko da, ostirala. Mugak/ Bienalaren sare sozialetan (Twitter, Instagram eta Facebook) parte hartzeko modua argitaratuko da, eta hurrengo ostegunera arte, azaroaren 25era arte, luzatuko da, 23:59etara. Irabazleak ostiralean, hilak 26, iragarriko dira, 12:00etan. Bisita gidatua azaroaren 29an, astelehena, izango da, Euskadiko Arkitektura Institutuan, arratsaldean.

 

Parte hartzeko modua

3 irabazle egongo dira Mugak/ Bienalak dituen sare sozial bakoitzeko. Horietako bakoitzaren araudia dela eta, sare sozial bakoitzean parte hartzeko modu desberdina ezartzen da, zozketako argitalpenean azaltzen den bezala:

Facebook: zozketa iragartzen den argitalpenean ‘gustuko dut’ botoia sakatuz eta bertan iruzkinduz parte hartuko da. Era berean, Mugak/ Bienalaren Facebook orrialdea jarraitzera gonbidatuko da, baina ez da parte hartzeko bete beharreko baldintza.

Instagram: sare sozial honetan parte hartzeko modua zozketa iragartzen den argitalpenean iruzkin bat jartzea izango da. Era berean, Mugak/ Bienalaren Instagram profila jarraitzera gonbidatuko da, baina ez da parte hartzeko bete beharreko baldintza.

Twitter: sare sozial honetan parte hartzeko, Mugak/-en profila jarraitu beharko da eta zozketa iragartzen den post-ari ‘Retweet’ eman behako da.

Instagram/Facebook/Twitter kontu baten titular diren 18 urtetik gorako pertsonek bakarrik parte hartu ahal izango dute zozketa honetan. Bere parte-hartzearekin, gainera, parte-hartzaileak dagokion sare sozialaren baldintzak ezagutu eta betetzea onartzen du. Irabazleak AppSorteos webgunearen bidez aukeratuko dira, eta mezu pribatuen bidez jarriko da haiekin harremanetan, datu pertsonalak (izena, abizenak, NAN, telefonoa eta posta elektronikoa) eskatzeko eta gonbidapena bidaltzeko. Datu pertsonalak ematean, irabazleak berariaz onartzen ditu parte hartzeko oinarri hauetan deskribatutako baldintzak. Irabazle batekin ezin bada harremanetan jarri, hilaren 27an, larunbata, 12:00etan, irabazleen zerrendako hurrengo parte-hartzailearekin jarriko gara harremanetan.

 

Sariaren izaera eta irabazleen hautaketa

Guztira sarrera bikoitzen 9 irabazle egongo dira, 3 sare sozial bakoitzeko, aipatutako baldintzak betetzen dituztenen artean ausaz aukeratuko direnak. Horiek guztiak irabazle suertatzen diren sare sozial berean iragarriko dira. Saria Carme Pinós arkitektoak azaroaren 29an, astelehenean, 18etan, Euskadiko Arkitektura Institutuan ‘Estudio Carme Pinós – Testuingurua eta kontzeptuak’ erakusketan egingo duen bisita gidatuan parte hartzea da.

 

Datuen erabilera

Helburua saridunei bere saria ematea izango da, eta hari buruzko informazio guztia helarazteko saridunarekin harremanetan jartzea. Datuak helburu hori lortu arte gordeko dira, hau da, bisita gidatua azaroaren 29an hasi arte.

 

Oinarrien onarpena

Zozketan parte hartze hutsak esan nahi du parte-hartzaileak erabat onartzen duela

Lege-oinarri hauen baldintzak. Era berean, horrelako zozketa batean parte hartzeak zozketa garatzen den sare sozialeko arauak onartzea dakar.



Egitaraua prestatzen ari gara