Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak pentsamendu utopikoaren laguntzaz hausnartzera eta esperimentatzera gonbidatzen gaitu

EAEko hiriburuek bosgarren edizioa hartuko dute 2025eko urrian eta azaroan

Bienalak hausnarketa eta esperimentazio kolektiborako espazioak eskaini nahi ditu, egungo utopia arkitektonikoak zeintzuk diren aztertuz

Maria Arana Zubiate arkitekto bilbotarrak komisario lanetan jarraituko du

Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren bosgarren edizioak data eta gaia zehaztu ditu. 2025 urte amaieran egingo da, urritik azarora. Eta, aurreko edizioetan bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuak programazio zabalaren lekuko izango dira. Hausnarketarako eta esperimentazio kolektiborako espazioak partekatzea izandu du xede.

Gazteluak airean, edo, nola eraiki gaur egungo utopia. Hau da Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Bienalak bosgarren ediziorako aukeratu duen gaia; topaketa 2025eko urrian eta azaroan egingo da, EAEko hiru hiriburuetan. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak sustatutako ekimenak hausnarketa eta esperimentazio kolektiborako espazioak eskainiko ditu "gure garaiko utopia arkitektonikoak aztertzeko, eta, etorkizunean, etxebizitzetako bizigarritasun baldintzak hobetuko dituzten eraikuntzetara gerturatzeko helburuarekin”.

Gizarte hobeagoa sortzeko gaitasuna galdu dugula dirudien une honetan, bat-batekotasuna baztertu eta pragmatismoa eta eraginkortasun ekonomiko eta jasangarrira bideratutako funtzionaltasuna gailendu direnean, Migak/ Bienalaren bosgarren edizioak utopian jarri nahi du ekintza-fokua, "etorkizuneko erronkei aurre egiten lagunduko digun pentsamendu-sistema gisa". Francismo Martorell Campos filosofo valentziarraren hitzei erreparatu diote horretarako. Filosofoaren esanetan, "utopiaren helburua errealitatea eraldatzea da, ez errealitatetik ihes egitea; utopiak irudikatzera bultzatzen gaitu, bizi garen asaldura egoerari irtenbideak eta erantzunak emanez“.

Maria Arana Zubiatek komisario lanetan jarraituko du

Mugak/Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren bosgarren edizioak Maria Arana Zubiate izango du berriro komisario. Mariak arkitektura ikasketak egin zituen UPV/EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan, kultur komisario eta programatzailea da, baita Urbanbat gizarte ekimeneko kooperatibako proiektuen koordinatzailea ere. Gizarte-ekimeneko kooperatiba honetan, eskarmentu handia du, besteak beste, hiri-berroneratze prozesu parte-hartzaileak ikertzen eta diseinatzen.

Bienalaren komisarioaren hitzetan, "indarrean dauden gizarte eta hiri politika asko, hala nola, sufragio unibertsala, genero berdintasuna, gutxiengoen eskubideak, etxe-orratzen eraikuntza, lorategi hiriak edo garraio publikoa, bere garaian utopikotzat jo ziren. Beraz, utopiari ateak zabalduko dizkion espazio hau sortzea beharrezkoa dela uste dugu”. Era berean, Arana Zubiatek nabarmendu du "aurreko edizioan koska bat egin genuen gora, batez ere, kalitatean, eta arkitektura, diseinua eta hirigintza aztertzeko ikuspegi anitzak barneratzeko gaitasunean. Horretaz gain, aurreko edizioetan baino publiko gazteagoa erakarri zuen, eta horrek berretsi egiten du belaunaldi berriek diziplina horrekiko duten interesa; hiri eta herrietan nola bizi garen, edota, etorkizunean nola bizi gaitezkeen, hausnartzeko duten interesa. Mugak/-en bosgarren edizioan, pentsamendu utopikotik abiatuta, etorkizuneko kolektiboki irudikatu nahiko genituzke ikuspegi kolektibo batetik".



Egitaraua prestatzen ari gara