Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bienal Internacional de Arquitectura

Nabigazio-menura joan

Albisteak

Art déco-aren maisu baionarra, Joseph Hiriart, erakusketa baten protagonista da Bilbon

  • UPV/EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoak antolatutako erakusketak arkitektoaren lan aipagarriak biltzen ditu, Institut Français erakundearen kanpoaldean jarritako 24 panelen bidez.
  • Bertan, Biarritzeko Museé de la Mer bezalako eraikin ezagunak eta Bilboko Jesusen Bihotzerako lehiaketara aurkeztutakoa bezalako eraiki gabeko proiektuak agertzen dira.
  • Gaur arratsaldean Fermín Vázquez arkitektoa Andoni Pombo arkitekto eta EITBko kolaboratzailearekin izango da solasean Guggenheim museoan.

Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak aste honetan Bilbon irekiko dituen lau erakusketetatik lehena aurkeztu du gaur. ‘Joseph Hiriart Art Déco- aren maisu’ du izena eta UPV/EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoak (AGET) du. 24 panelek eta maketa batek osatuko dute erakusketa eta Institut Françaisen kanpoaldean egongo da instalatuta azaroaren 23ra arte.

Joseph Hiriart arkitekto baionarraren lanek osatzen dute erakusketa hau.Hiriart (1888-1946), art déco estiloko maisua izan zen. Euskadin, Ipar Euskal Herrian eta Tunisian eraikitakoetan zentratzen da, non 1929 eta 1936 artean lan egin zuen.

Maketa Villa Leihorra (Ciboure/Ziburu, 1925) etxearen irudikapena da. Panelak euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez daude eskuragarri, eta haien bizi-esperientzia eta ibilbidea kontatzen dute. Bertan, 1925 eta 1926 artean eraikitako lehen etxeak erakusten dira, baita testuinguruan kokatu ere. Horien artean Lehen Tokia, Itzala eta aipatutako Villa Leihorra nabarmentzen dira. Biarritzeko Musée de la Mer, Uztaritzeko Xabierko San Frantziskoren seminarioa edo Bilboko Jesusen Bihotzaren monumentuaren lehiaketara aurkeztu zuen proiektua ere badaude.

Hala ere, erakusketa honen ekarpen nagusia bere tunisiar lanen gehitzea da: “Horrela, bere lanak ñabardura berriak ditu, garrantzia handiko proiektuak baitira: egoitza-blokeak dira, hiri-presentzia handikoak, Tunisiako etorbide nagusietan kokatuta baitaude, eta, gainera, testuinguru kolonial batean eraiki ziren”, azaldu du erakusketaren komisarioak, Lauren Etxeparek. Gaur arratsaldean, 17:00etan, Etxeparek bisita komentatua eskainiko du paneletan zehar.

 

Mugak/ Guggenheim-era iritsi da

Gaur bienalaren lehen hitzaldia ere egingo da Bilbon. Fermín Vázquez arkitektoak Andoni Pombo arkitekto eta EITBko kolaboratzailearekin hitz egingo du Guggenheim Museoan, TopARTE programaren barruan. Vázquezek 1997an sortu zuen b720 Fermín Vázquez Arquitectos estudioa, Ana Bassatekin batera, eta, ordutik, ez du estilo propiorik sortu. Enkargu bakoitzera hurbiltzen da berriz, proiektua zehazki aztertuz, bezeroa eta gizarte zehatza erreferente nagusitzat hartuz. 18:00etan izango da eta sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte. 

 



Egitaraua prestatzen ari gara