Mugarik Gabeko Arkitektoak GKEaren proposamen bat da Arkitektura kontzientea erakusketa.
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 25. artikuluan oinarriturik, moduluka antolatutako egitura bat proposatzen da, eta egitura bakoitzak gai bat lantzen du:
"Pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, bai berari eta bai bere familiari osasuna eta ongi izatea bermatuko diena, eta batez ere janaria, jantziak, bizitokia, medikusorospena eta gizarte-zerbitzuak; eta baita lanik eza, gaixotasuna, elbarritasuna, alarguntasuna, zahartzaroa edo bizibidea nahi gabe galtzeko beste kasuren bat gertatzen denerako asegurua izateko eskubidea ere".
Erakusketa 4 modulu independentetan banatzen da, etxebizitza bat simulatuz. 4 moduluak bata bestearen ondoan jarririk daude, espazioan etenak eratzen dituztenak halabeharrez, nahiz osotasunak jarraitutasun-sentipen bat eragiten duen. Modulu bakoitzean Giza Eskubideen Aldarrikapeneko artikulu horretan ageri den alderdi bat lantzen da, GKEaren proiektuekin loturik betiere.
Antolatzailea: ETSA- UPV/EHU